lahaine.org
Nafarroa :: 18/06/2024

Barañaingo familia baten etxegabetzea gelditzea lortu dute

Ahotsa
Haritu Elkarlaguntza Sareak iragarri du “mobilizazioari, presio sozialari eta antolakuntzari esker” familiar honentzat alokairu soziala lortu dela.

SAREBek egin nahi zuen etxegabetzea geldiarazteko eta alokairu soziala lortzeko hilabetetan borrokan aritu ondoren, Haritu Elkarlaguntza Sareak iragarri du “mobilizazioari, presio sozialari eta antolakuntzari esker” familiar honentzat alokairu soziala lortu dela.

SAREB, edo “banku txar” deritzona, Espainiako Gobernuak 2008ko krisi ekonomikoaren testuinguruan sortutako sozietatea da, bankuen kontuak onbideratzeko. Hilabete hauetan zehar, Haritu Etxebizitza Sindikatuak eta “Barañain etxegabetzerik gabe” plataformak, Barañaingo kolektibo gehiagorekin eta hainbat auzokiderekin batera, famili honen egoera salatu dute. “Banketxeak, funts putreak eta errentistak alokairu-merkatuaren negozioaz baliatzen diren bitartean, errenta ordaintzea da langile-klasea pobretzeko arrazoi nagusia. Gainera, erakundeek ez dute inolako alternatiba duinik bermatzeko gaitasunik, eta pertsona askok egun batetik bestera kalean ikusten du bere burua, bizitoki-alternatiba errealik gabe”, dio Harituk ohar batean.

Haritu Elkarlaguntza Sareak “etxegabetzeak gelditzen eta etxebizitzaren desmerkantilizazioaren alde borrokatzen” jarraituko duela ziurtatu du, “etxebizitzarako sarbide unibertsala lortzeko bide bakarra” dela sinetsita. “Garaipen txiki hauetan antolakuntzaren, klase-elkartasunaren eta elkarlaguntzaren alderik politena ikus daiteke, borrokatzea merezi du eta!”.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal