lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/08/2021

Batu Alardera, antolatu eta borrokatu

Alarde antifaxista
Alarde Antifaxista, faxismoaren kontra borrokatu zirenen oinordekotza aldarrikatzeko asmoz, 2019ko urte hasieran sortzen den herri ekimena da.

Alarde Antifaxista, faxismoaren kontra borrokatu zirenen oinordekotza aldarrikatzeko asmoz, 2019ko urte hasieran sortzen den herri ekimena da.
Hasiera batean, esparru ezberdineko 30 bat lagunek, egoera kaxkarrean zeuden Burdin Hesiko lubakien garbiketa egitea erabaki genuen, Gangurenen. Egun horretan, herri bazkaria eta mural antifaxista egin genituen omentzeko. Egun horretan sortu zen Bilboko Gran Viatik alarde bat egiteko ideia, faxisten aurka borrokatzera lehen lerrora joandako Euskadiko Gudarostearen agindupean desfilatu zuten batailoiak itxuratuz.
Honenbestez, Urriaren 12an, Oroimen Historiko Antifaxistak Bilboko kalean berriro zeharkatzea erabaki zen.

Ekimen honen bidez, gudari eta milizianoak omentzeaz gain, guztiok bat egiten gaituen borrokak aurrera jarraitzen duela argi utzi nahi dugu. Izan ere, borrokak, faxismoa eta berau indartu eta sustengatzen duen sistema, sistema kapitalista, garaitu arte aurrera egingo du.

Gure ekimena Borroka Antifaxistaren baitan lerratzen da eta klase borroka du ardatz gisa. Horregatik, kapitalismoak eragiten dituen zapalkuntza, sarraski eta suntsipen ezberdinak salatzen ditugu. Gurea, bizirik den Memoria Historikotik abiatzen den ekimena da; borrokalari antifaxista ororen, gure aitona-amonen, oinordekotza kalera atera eta aldarrikatzen duena. Izan ere, eurek abiatutako borrokaren zentzuak, helburuak eta duintasunak gaurkotasun osoa duela erakusteko beharra sentitzen dugu.Batasuna ardatz eta helburu dituen ekimena da, kontziente baikara antlfaxismoaren indartzea eta faxistei aurre egitea borrokan jarraitzeko borondatea dugun guztion ardura dela, borroka honetan guztiok bat garela barneratuz.

Alardea jatorri politiko eta sentsibilitate ideologiko ezberdinen arteko batasuna da. Euskal Herriko tradizio antifaxistan nabarmendu diren familia ezberdinen bateratzea.Batasunetik eta oroimenaren bidez, eguneroko haserrea eta Herri Langilearen aldarrikapen historikoentzako marko bat eskaintzeko aukera. Guztiok gustora parte hartu dezakegun eta kapitalismo eta faxismoaren aurkako borrokan elkarren beharra dugula erakusteko ekimena. Hauteskundeekin, lege faxisten onarpenarekin eta burgesiak markatzen dituen jokoaren arauak betez inora helduko ez garela dakigun guztiok mobilizatuko gaituen tresna bat.

Batu zaitez batailoi batera edo sortu berri bat lagunekin.

Batu Alardera, antolatu eta borrokatu

@AAntifaxista Twitter

alardeantifaxista@gmail.com

@alarde antlfaxista urriak12 instagram

@alardeantifaxista Facebook

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal