lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/06/2024

Beasaingo CAF trengintza enpresaren akziodunen batzarraren aurrean protesta egin dute

La Haine - Euskal Herria
Mobilizazioan enpresa honek palestinar lurren okupazioan eta kolonizazioan duen erantzukizuna salatu dute eta Jerusalengo tren arinaren proiektua bertan behera uztea exigitu diote.

Atzo, ekainak 15, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako hamarnaka pertsona batu ziren Beasainen, Palestinarekin Elkartasunak egindako dieldiari erantzunez, eta hauek CAF trengintza enpresaren akziodunen batzarraren aurrean protesta egin zuten. Mobilizazioan enpresa honek palestinar lurren okupazioan eta kolonizazioan duen erantzukizuna salatu eta CAFen zuzendaritzari Jerusalengo tren arinaren proiektua bertan behera utzi eta behin betiko Palestinatik alde egitearen alde ohiukatu zuten. Era berean CAF enpresari apartheidaren tren proiektua utz dezan exigitu zioten, izan ere, “proiektu kriminal hori alde batera utzi duten enpresen bidea hartu” beharko lukela argudiatu du plataformak. Jarraian “helburu hau lortzeko, indar eta ahaleginak handitu behar ditugu, kaleetan, fabrika barrenetan, bulegoetan, unibertsitatean, apartheidaren tren hau geldiarazteko” azaldu zuten eta bukatzeko “Euskal Herrian sionismoaren adierazpen guztien aurka borrokatzen eta erresistentziarako eskubide osoa duen palestinar herriari gure elkartasun aktiboa adierazten jarraitzera” dei egin zuten.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal