lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 19/04/2024

Berangoko Otxantegi Herri Lurreko desalojoa gelditu dute

Hodei Torres-Nahia Martinez Gondra
Hainbat ekintzaile bildu ziren dorretxearen inguruko lurretan egitasmoa bigarren aldiz defendatzeko eta ertzaintza desalojoa atzeratu du, ez duelako hori aurrera eramateko "baliabide nahikorik izan"

Azaroaren 23an bizi izandako desalojatzeko lehen saiakeraren ostean, gaur, apirilaren 18an, bigarren saiakerari egin diote aurre Berangoko Otxantegi Herri Lurreko ekintzaileek. Euria erruz zeriola, goizeko 08:30ean elkartu dira gosari herrikoia egiteko Otxandategi dorretxearen inguruan. Hala, euren asmoa zen lurraren defentsan "bortizkeriarik gabeko erresistentziari ekitea". Alabaina, 11:00ak inguru, auzitegietatik jakinarazi diete desalojo saiakera atzeratu dutela, Ertzaintzak ez duelako "baliabide nahikorik izan" hustea aurrera eramateko.

Otxantegiko ekintzaile batek pozik nabarmendu du egitasmoa defenditzea lortu dutela jendearen elkartasunari esker: "Eskertu behar diogu hurbildu den jende danari: azkenengo asteetan emandako babesagatik sare-sozialetatik, baita asteburuko urteurrenean gerturatu ziren guztiei. Izan ere, horregatik kikildu dira eta atzeratu behar izan dute desalojoa. Ertzaintzak ikusi du ez zeukala baliabide nahikorik ingurua husteko. Orain, hirugarren saiakera baterako deialdia helduko zaigu, baina berriro ere geldituko dugu".

Berangoko Otxantegi Herri Lurreko desalojoa gelditu dute, bigarrenez - Berango - Hiruka.eus

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal