lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/04/2024

Berriz ere saiatuko dira Berangoko Otxantegi Herri Lurrak husten

Nahia Martinez Gondra
Hirugarren huste-saiakera maiatzaren 7an izango da, eta hauek defendatzeko, 09:00etan, elkarretaratzea egingo dute Otxantegiko lurren kanpoaldean.

Berangoko Otxantegi Herri Lurreko ekintzaileek jakinarazi dute hirugarren huste-saiakera maiatzaren 7an izango dela, hurrengo asteko martitzenean. Horregatik, 08:00etan, "gosari desobedientea" antolatu dute goiz-goizetik indarrak hartzeko. Beranduago, 09:00etan, elkarretaratzea egingo dute Otxantegiko lurren kanpoaldean. Argi adierazi dute "lurraren defentsan jo ta ke" jarraituko dutela.

Ekintzaileek nabarmendu dute elkartasun mota oro "ezinbestekoa" dela. Horregatik, gunearen barruan eroso sentitzen ez diren lagunei jakinarazi diete 09:00etako elkarretaratzera batu daitezkeela, modu horretan ere, babesa adierazteko aukera izango baitute. Hala, gogorarazi dute aurreko bi huste-saiakerak gelditzea lortu zituztela jendearen elkartasunari esker.

https://hiruka.eus/berango/1714389651269-maiatzaren-7an-izango-da-otxantegi-herri-lurreko-huste-saiakera

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal