lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 15/07/2026

Beste bortxaketa bat izan da Iruñeko sanferminetan

La Haine - Euskal Herria
Guztira, 25 sexu-eraso egon dira.

Iruñeko alkateak atzo eguerdian baieztatu zuen ofizialki bi bortxaketa eta beste saiakera bat izan direla sanferminetan. Udalaren segurtasun batzordearen arabera, aurten 25 salaketa egon dira. Arestian aipatutako bi sexu erasoez eta eraso saiakeraz gain, ukituak egin dizkietela salatu dute 22 emakumek.

Lehenbiziko bortxaketa larunbat goizaldean 04:45ean Gaztelugibelen gertatu zen. Eraso horrekin lotuta, gizonezko bat atxilotu zuten eta, atzo, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko Iruñeko Epaitegiko titularrak behin behinean espetxera bidali zuen, fidantzarik gabe, bortxaketa delitua egotzita. Nafarroako Auzitegi Nagusiak bidalitako oharraren arabera, beste bortxaketako erasotzailea ere atxilotu egin dute. Emakumea Estafeta kaleko etxe baten barruko eskaileretan topatu zuten, uztailaren 10eko goizaldean, konortea ia galduta eta erdi biluzik. Ez zen oroitzen gertatutakoaz. Aztertu zuen medikuaren arabera, "egonezin psikofisikoa" zuen biktimak. Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Auzitegiko epaileak atxilotua espetxeratzeko agindu du, haren kontakizuna ez delako bateragarria biktimaren kontakizunarekin eta egoerarekin. 

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal