lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 10/09/2023

Bi gazte jazartu dute eta bat atxilotuta eraman dute Hondarribian

La Haine - Euskal Herria
“Terrorismoa goratzea” leporatzen diete ikurriña batean zeukaten mezuarengatik

Gaur gauean 17 eta 19 urteko bi gazte identifikatu ditu ertzaintzak Hondarribian. Udaltzaingoak ohartarazi dio Ertzaintzari gazteak zeramaten ikurriñan “Gora ETA militarra” mezua eskuz idatzita zegoela eta hauetako hainbat auto gazteak zeuden tokira joan dira.

Indar errepresiboak lekura iritsi direnean ikurrina kendu diete. Polizien arabera, 19 urtekoak muzin egin die identifikatzeko aginduei eta atxilotuta eraman dute komisaldegira, «agintearen agenteei eraso egitea» egotzita. Gainera biei ikerketa zabaldu diete, «terrorismoa goratu» dutelakoan, urte bat eta hiru urte arteko espetxe zigorra izan dezakeen delitua.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal