Bi langilek galdu dute bizia azken bi egunetan
42 urteko langile iruindar bat hil zen atzo arratsaldean Irunberrin (Nafarroa), aldamio batetik erorita. Hirugarren solairutik erori zen, eta larrialdi zerbitzuek langilea suspertzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin.
Igandean, Zornotzako (Bizkaia) San Antonio auzoan izan zen lan-istripu bat. Irauli egin zen 61 urteko gizonezko bat gidatzen ari zen traktorea, eta bertan hil zen langilea.
Urtea hasi zenetik, gutxienez 41 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian.