lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/11/2024

Bi langilek bizia galdu dute Bilbon eta Irunen

La Haine - Euskal Herria
Gaur behargin bat hil da Bilbon, kafetegi bateko kristalak garbitzen ari zela hiru metrotik erorita, eta atzo, garraiolari bat bizia galdu zuen Irunen, kamioia kargatzen ari zela, bihotzekoak jota.

Gaur goizeko 09:30etan, 55 urteko langile bat Bilboko Plaza Biribilean dagoen La Parada kafetegiko kristalak garbitzen ari zen. Behargina lurrera erori da hiru metroko altueratik, eta berehala hil da. Hildakoa autonomoa eta azpikontratatutako langilea zen eta aurten, Euskal Herriko lan heriotzen artean, hamar altueratik izandako erorketak dira.

Atzo, 56 urteko garraiolari bat bizia galdu zuen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans 2000 enpresako langilea zen. 2024. urtean 11 garraiolari hil dira lanean dagoeneko, horietariko asko, azken hau bezala, bihotzekoak jota.

2024an gutxienez 54 langile hil dira Euskal Herrian.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal