lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/11/2020

Bi militante politikoen espetxeratzeen harira

Jarki
JARKI antolakunde iraultzaileak espetxeratze hauek salatzeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du.

JARKI antolakunde iraultzaileak ohar honen bitartez era irmoan arbuiatzen du, iragan azaroaren 16an ertzaintzak Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kide diren Valentina Morisolli eta Gaizka Astorkizagaren aurka burututako atxiloketak eta espetxeratzea. Era berean, bere elkartasuna adierazi nahi die militante politiko hauei eta euren hurkoei eta Fito eta Valentinaren berehalako askatasuna galdegin.

Atxiloketa eta espetxeratze hauek amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako jazarpena sustatzera bideratutako egintzez haratago, honen kriminalizazioan sakontzeko beste pauso bat baino ez dira, argi izan behar dugularik amnistia Euskal Herri Langileak pairatzen duen nazio zein klase zapalketa gainditzeko bidean ezinbesteko baldintza dela. Izan ere, amnistia, Euskal Herri Langilea arrotzak eta estatuaren biolentziaren monopolioaren bitartez inposatuak zaizkion baloreei aurre egiteko legez kanpoko izaerako ekintzak burutu, babestu edota ulertzera behartuta ikusterakoan gorpuzten den beharra da.

Era horretan, JARKI antolakunde iraultzaileak espetxeratze hauek salatzeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du.

Euskal Herrian, 2020ko azaroaren 19an

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal