lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 04/06/2024

Bi sexu-eraso eman dira Nafarroan

La Haine - Euskal Herria
Pasaden larunbat gauean, Iruñeako Alde Zaharrean, emakume bat bortxatu zuten, eta bestetik, gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Tuteran, genero-indarkeria eta sexu-erasoa egotzita.

Larunbat gauean, 31 urteko emakume batek sexu-erasoa salatu du Iruñeko Alde Zaharreko ostalaritza-lokal batean. Lokaleko langileek eman zieten abisua udaltzainei, eta biktima entzun ondoren, 50 urteko erasotzailea atxilotu zuten establezimendu horretan bertan. Hala, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten emakumea, eta, medikuek artatu ondoren, ertzain-etxera lagundu zioten salaketa jartzeko. Erasotzailea igande goizean eraman zuten epailearen aurrera, eta azken horrek espetxeratzeko agindua eman zuen.

Beste eraso bat Tuteran

Bestalde, 54 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Tuteran, genero-indarkeria eta sexu-erasoa egotzita.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal