Bi sexu-eraso izan dira Leioan eta Lazkaon
Ostiralean, Emakume gazte batek sexu-erasoa egin ziotela salatu zuen Leioan (Bizkaia) eta oraingoz ikerketa abiatu dute horren nondik norakoak argitzeko. Hainbat iturriren arabera, litekeena da biktima adingabea izatea, baina Ertzaintzak ez du horren inguruko informazio gehiagorik eman.
Lazkaoko Udalak "eraso matxisten salaketaren aurrean gaitzespen adierazpena" argitaratu du igande honetan. Sare sozialetan zabaldu duen oharrean, Udalak "bere gaitzespen gogorrena" adierazi du "kirolaren arloan duela gutxi jakin dituen eraso matxisten salaketei dagokienez", beste xehetasunik eman gabe. Lazkaoko Talde Feministak, bere aldetik, oharra kaleratu du adieraziz, azken salaketa hori dela eta, "azaroaren 25ean, arrazoi eta indar gehiagorekin aterako gara kalera", eta egun hori dela eta, 19:00etan Lazkaoko plazan egingo den elkarretaratzeam parte hatzeko deia egin du. "Lazkaon kirol arloan salatutako erasoen aurrean, gure gaitzespen irmoena adierazi nahi dugu eta erasotuei babesa erakutsi", dioen oharra kaleratu dute. "Guztiok joka dezagun arduraz, bazter ditzagun zurrumurruak eta morboa. Sala ditzagun erasotzailea eta erasoak", gaineratu dute, "elkartasun eta babes osoa erasoak jasan dituzten guztiei".