lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/09/2024

Bihartik aurrera lokutorio grebari ekingo diote 13 euskal preso politikok

La Haine - Euskal Herria
Preso politikoak Zaballako espetxeari lokutorio guztiak behingoz konpondu ditzala exijitu diote, bisitak baldintza duinetan egin ahal izateko.

Gaur hamahiru euskal preso politiko idatzitako gutuna zabaldu da. Honetan espetxean pairatzen duten egoera penagarria salatzen dute, eta ondorioz, egoera konpon ditzala exijitu diote Zaballako espetxeari:

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono deiei dagokienean ere, garestiegiak izateaz gain, gaizki kokatutako gailu zaharkitu eta matxuratuak erabili behar ditugu. Hainbat bider eskatu diogu espetxeari egoera molda dezan eta eroarena egin du aldiro.

Azken hilabetean jada erdipurdi zebiltzan lokutoriotan beste matxura orokor bat suertatu da. 28tik lau lokutorio bakarrik egon dira nolabait erabilgarri. Asteotan behin eta berriz eskatu diogu espetxeari matxura konpondu dezan. Alferrik. Aitzakia merkeak soilik eskaini dizkigu. Konponbiderik ez, ezta alternatibarik ere.

Pasa den asteburuan lokutorioetara joan eta laugarrenez egoera berberean aurkitu garelarik, bertan egin diogu uko bisitari hainbat euskal preso politikok. Gure senide eta lagun batzuek kanpora bidean kartzelaren arduradun batekin elkartzea exijitu zuten eta horrekin hitz egin ostean, egoeraz kexatu ziren idatzi bidez.

Preso orok oinarrizko eskubidea dugu gure hurkoekin harremana izatea, eta euskal preso politikoak gainera herritarrekin lotura estua dugunez, funtsezkoa dugu. Harreman hori baldintza duinetan egin behar dugu eta ezin dugu onartu bisitak gauzatzea Zaballan dauzkagun baldintzetan.

Nazkatu gara espetxearen utzikeria eta lainezarekin, horregatik idatzi hau sinatzen dugun euskal preso politikook jakinarazi nahi dugu datorren irailaren 13tik aurrera lokutorio grebari ekinen diogula Zaballako espetxeari matxuratutako lokutorio guztiak behingoz konpondu ditzala eskatzeko, bisitak baldintza duinetan egin ahal ditzagun.

Garikoitz Etxeberria Goikoetxea

Orkatz Gallastegi Sodupe

Jexus Mari Etxeberria Garaikoetxea “Goierri”

Fernando Garcia Jodrá

Xabier Garcia Gaztelu

Aitor Cotano Sinde

Jon Kepa Preciado Izarra

Mikel San Sebastian Gaztelumendi

Dani Pastor Alonso

Andoni Goikoetxea Gabirondo

Lexuri Gallastegi Sodupe

Irantzu Gallastegi Sodupe

Julen Atxurra Egurrola

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal