Bizkaiko inprimategietako langileak borrokan daude
Bizkaiko Arte Grafikoen langileak bost greba eguneko deialdia egin zuten: atzo, gaur, bihar eta azaroaren 4an eta 5ean. Gebaren helburua Cebek patronalak lan hitzarmena berritzeko negoziazio blokeatua duela salatzea da.
Lehen greba egunak oihartzun handia izan du, sindikatuen arabera. Haien arabera, Grafo, Cartisa, Divipa, Arteos eta Garcinuño enpresa handiak gelditu dituzte, eta ekoizpena murriztu dute Biolid, Erabil eta Comecon (Vocento taldeko imprimategia).
Sektoreak 1.500 langile ditu Bizkaian, eta azken lurralde hitzarmena 2011. urtekoa da. Akordioa berritzeko, beharrezkotzat jotzen dute azken hamahiru urte hauetan galdutako erosahalmen guztia berreskuratzea.