Bost eguneko greba egingo dute Eroskiko biltegiaren langileak
Eroskik Elorrion duen biltegian (CECOSA HIPERMERCADOS SL enpresak kudeatzen du) 130 pertsona inguru daude lanean. Gehienak pertsona arrazializatuak dira, eta urteak daramatzate soldata minimoak jasotzen, txandaka eta jaiegunetan lan egiten, zama handiak hartzen eta atseden egunetan lan egitera behartutak izaten. Egoera horren aurrean, aurtengo maiatzean plantillak antolatzea erabaki zuen. Langileen baldintza latzak aztertzeko enpresarekin hainbat bilera egin ondoren, eta hobekuntzarik lortu ez direnez, komiteak 5 greba egun deitzea erabaki du (abenduaren 11tik 16ra), gaur egun biltegian lan egiten duten baldintzak duintzeko helburuarekin. Sindikatuek jakinarazi duenez hauek izango litzateke langileen helburuak: Bizkaiko Elikaduraren hitzarmena aplikatzea, laneko osasun eta prebentzioan neurri eraginkorrak ezartzea, ordaindutako atsedenaldiak eta aldaketa arbitrarioekin eta alde bakarreko malgutasunarekin amaituko duen urteko egutegia antolatzea.