lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/05/2024

Bost langile zauritu dira Bilbon, eraikin bateko estalkia erorita

La Haine - Euskal Herria
Horietatik bi suhiltzaileek erreskatatu izan behar dituzte, hondakinen artean harrapatuta geratu ondoren, eta hiru langile ospitalera eraman dituzte, jasotako zaurien ondorioz.

Gaur goizean, 10:30ak aldera, bost langile zauritu dira Bilboko Zazpi Kaleko Tenderia kaleko eraikin bateko estalkia erori ostean. Dirudienez birgaitzen ari diren bost solairuko eraikin batean, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, laugarren solairua hirugarrenaren gainera erori da, Udaleko iturrien arabera. Gertakari hauen ondorioz barruan zeuden bost langile zaurituak izan dira eta, horietako hiru bere kabuz atera diren arren, laurgarren batek laguntza izan behar du eta azkena 11:30ak aldera erreskatatu dute.

Hiru langile osasun-zentroetara eraman dituzte, zauriak sendatzeko; eta hauetako batek zauri larriak ditu, izan ere, aldakan eta femurrean hausturak izan ditu. Beste biak, berriz, larrialdi-zerbitzuek lekuan artatu dituzte, eta, ondoren, alta jaso dute.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal