lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 23/06/2024

Hainbat urtetako etenaren ostean Fan Hemendik eguna egin dute berriz Oñatin

Txomin Madina Milikua
Egunean zehar, Espainiako eta Frantziako indar armatu eta polizialen presentzia Euskal Herriak "pairatzen duen zapalkuntzaren adierazgarri nagusienetako bat" dela salatu dute.

Eguerdi partean izan zen poteo musikatuarekin eta horren ostean 150 lagunetik gora batu zituen bazkariarekin eman zioten hasiera atzo, bost urteko etena eta gero, Oñatin, egin zuten Fan Hemendik Egunari. Jende gehien, baina, arratsaldeko manifestazioan batu zen.

Ehunka herritarrek egin zuten bat Seixo, ondiok hemen? Fan Hemendik leloa zeraman pankartaren atzetik herriko kaleetan barna egin zuten mobilizazioarekin. Txarangaren musikak eta herriko erraldoien presentziak animatu dute manifestazioa eta ordura arteko aldarriak eta txistuak areagotu egin ziren Guardia Zibilaren Oñatiko kuartela dagoen kalera heltzean. Ertzaintzaren hainbat furgoneta bertan zeuden ordurako, baina ez da istilurik egon, manifestazioak ez du-eta bertan geldialdirik egin. Hasi den lekuan bertan, Foruen Plazan amaitu da mobilizazioa, eta bertan irakurri dute gaurko eguneko manifestua Fan Hemendik taldeko bi kidek.

"Oñatiko historia ilunaren parte"

"Jende pila bat elkartu gara gaur Guardia Zibilari hemendik eta Euskal Herritik joateko eskatzeko", esanaz hasi dute hitzartzea , eta gaineratu Espainiako eta Frantziako indar armatu eta polizialen presentzia Euskal Herriak "pairatzen duen zapalkuntzaren adierazgarri nagusienetako bat" dela.

"Konfrontazio armatuaren garaian rol protagonista jokatu zuten, eta gaur egun oraindik, ikusgarritasuna jaitsi bada ere, bertan jarraitzen dute. Ziklo haren bukaerak, baina, ez du beraien presentzian aldaketa nabarmenik ekarri, ez eta joateko intentziorik agertu ere", esan zuten. Era berean, salatu zuten Oñatiko "historia ilunaren" parte izan dela Guardia Zibila: "Besteak beste, ekainaren 25ean 34 urte beteko dira Susana Arregi torturatu eta hil zutela, eta ezin ahaztu oñatiarrek jasandako 70 tortura kasu baino gehiago, errepide kontrol bortitzak, atxiloketak eta eragindako tentsio eta sufrimendua".

"Guk garbi daukagu, kuartelik gabeko herria izan nahi dugu" aldarrikatu dute, eta azaldu Fan Hemendik mugimendua helburu "garbi" batekin dela berriz ere martxan: "Indar okupatzaileak Euskal Herritik joan daitezela! Herri honek bakean bizi nahi du indar okupatzailerik gabe".

Balorazio "positiboa"

Talde berri batek hartu du Fan Hemendik Eguna antolatzearen ardura, eta egunak emandakoaren balorazio "positiboa" egin du, baita gaurkoak jarraikortasuna izateko asmoa azaldu ere.

Guardia Zibila Oñatitik eta Euskal Herritik joatea eskatu dute jai-giroan - Oñati - Goiena.eus

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal