lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/06/2025

BSHko langileek borrokari eusten diote

Agentziak/La Haine
Bihar has daitezke langileak kaleratze gutunak jasotzen eta 655 langile geratuko dira kalean.

Atzera kontaketa amaierara iristen ari da. Sei hilabete betetzen dira gaur BSHk Eskirozko lantokia itxiko zuela iragarri zuenetik.
Geroztik, langileek etengabe borrokatu dute enpresaren itxiera saihesteko. Gaur borrokari eutsi diote beste behin eta Eskirotzeko BSH lantegiaren sarrerak blokeatu dituzte su barrikada batekin. Langileek epeak luzatzeko eskatzen jarraitzen dute mobilizazio eta protesten bitartez.

655 langile geratuko dira kalean. Bihar has daitezke langileak kaleratze gutunak jasotzen eta dagoeneko produkzioa ia etenda dago lantokian. Bihar hasiko dira enpresa eta langileen arteko negoziaketak kaleratzeen baldintzak adosteko, izan ere,
astearte honetan, lan-erregulazioko espedientearen lehen bilera programatuta dago. Hala ere, 09:00etan, Juanjo Hermoso de Mendoza batzordeko presidenteak baieztatu duenez, enpresak oraindik ez du bileraren ordua eta lekua jakinarazi.

(Irudia:Ahotsa)

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal