lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 22/03/2024

Cake Minuesa eskuin muturreko kazetaria Laudion egon zen grabatzen

Aitor Aspuru Saez
Herritarrek herrigunean ikusi zuten, Gazako biktimen monolitoaren eta Laudio Institutu aurrean dagoen LGTBI+ kolektiboaren aldeko muralean grabatzen.

Atzo Laudion aritu zen Cake Minuesa eskuin muturreko kazetaria. Eguerdian ikusi zuten zenbait lagunek herrigunean, hain zuzen, Gazako biktimak omentzen duen monolitoaren eta Laudio Institutuaren aurrean LGTBI+ kolektiboaren aldeko mural baten inguruetan grabatzen.

Horietako batzuk, Aiaraldea komunikabideari azaldu diotenez, eskuin muturrari lotutako gizon ezagunarekin harremanetan jarri dira.

Esaterako, Laudio-Palestinako bi kidek -bakoitza bere aldetik- topo egin dute berarekin eta monolitoaren alboan zegoen bitartean argazki batzuk egin dizkiote. Gogoratu beharra dago plataforma horrek sustatu zuela monolitoa eraikitzeko egitasmoa.

Kazetariaren inguruan elkartu direnez eta ikusita beste herritarrengana jotzen zuela euren adierazpenak lortzeko, plataformako bi kideek txantxak egin dizkiote Minuesari, ea euretako bat elkarrizketatzen animatzen zen iradokitzeko. Minuesak galdetu die ea ez dagoen askatasunik Laudion grabatzeko, orain EH Bilduk gobernatzen duela, eta laudioarrek umorez erantzun diote baietz, bazegoela eta horregatik egin dizkiotela argazki batzuk eurek ere.

Elkarrizketa ez da asko luzatu, laudioarrek euren mandatuak egitera joan behar zirelako, baina agurtzerakoan Minuesari eta bere lankideei egun polita izatea opa egin diote eta horrek kazetariaren amorrua piztu du, zeinek erantzun dien "jadanik ez duzue beldurrik ematen", herritarren harridurarako.

Minuesa, eskuin muturreko probokatzailea

Cake Minuesa valentziarrak zuzenbide ikasketak egin bazituen ere, ikus-entzunezkoen esparruan egin da ospetsu. Intereconomía, Telemadrid, El Toro TV edota OK Diarion egin du lan eta bere Youtube kanal propioa ere badauka.

Bere burua komunikatzaile eta umoregiletzat jotzen duen ekoizleak Jordi Évoleren erreportajeen eredua baliatu zuen, nolabait, eskuin muturreko mezuak zabaltzeko, hain zuzen, ongi etorriak ez diren testuinguruetan. Euskal Herrian behin baino gehiagotan egon da eta, adibidez, urtarrilean Euskal Preso Politikoen Aldeko manifestazioan agertu zen.

Guardia Zibilak 2019an atxilotu zuen El Valle de los Caídoseko Basilikan sartzen saiatu zenean, gobernuak itxi ostean.

Cake Minuesa eskuin muturreko kazetaria Laudion egon da grabatzen - Laudio - Aiaraldea.eus

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal