lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/dL5H

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

17/10/2012 :: Nacionales E.Herria

[Cas/Eusk] Por qué votaremos a EH Bildu

x Euskal Herriko Komunistak
Todos estos elementos nos obligan a esforzarnos en saber distinguir en cada momento “la contradicción principal de las contradicciones en el seno del pueblo”…

Castellano

Aprendamos a tocar el piano de la revolución con todos los dedos.

Llevamos tiempo leyendo y escuchando numerosísimos comentarios y análisis sobre las próximas elecciones al llamado “Parlamento vasco” en el seno de la Izquierda Abertzale y entornos. Aparecen en ellos una catarata de temores, cautelas y recelos sobre el peligro de institucionalización de la lucha de los trabajadores y popular, a la integración y asimilación en el sistema, al abandono en suma, de los objetivos de construcción nacional por la independencia y el socialismo.

Tales temores no carecen de razón. Sin entrar en mayores detalles, sobran los ejemplos históricos al respecto y nosotros los compartimos. Ahora bien, la importante resistencia que se está manifestando a aceptar ese posible escenario político, tanto en el plano de las reflexiones sistematizadas como en otros ámbitos, deberían hacernos pensar que no está nada escrito y que por lo tanto los miedos y advertencias está bien expresarlos pero sólo como paso previo a la implicación organizada en el conjunto de la Izquierda Abertzale para impedir que se materialicen.

Las fuerzas que van a presionar a favor de la neutralización primero, y del abandono después, del impulso revolucionario son poderosas, y lo son tanto en el plano objetivo como en la influencia que puedan tener en la subjetividad del conjunto de la Izquierda Abertzale. Tampoco vamos a negar la realidad de la lucha de clases que se manifiesta en un colectivo sociopolítico, del que EHK forma parte, en el combate por las ideas. Los principios, los objetivos, la estrategia y la táctica de cada momento, van a estar sometidos permanentemente a un buen meneo.

Pero si las fuerzas “posibilistas”, acomodaticias y el pragmatismo al uso, están ahí latentes, no es menos cierto que la evolución de las “condiciones objetivas” actuales (crisis económica, social, cultural y política), con las consecuencias de paro creciente y empobrecimiento de amplios sectores de clase trabajadora y de los sectores populares no van a facilitar que aquellas se puedan asentar con facilidad. La Izquierda Abertzale y, más allá de ella, el conjunto de la disidencia vasca, no está huérfana de experiencias esclarecedoras sobre las consecuencias que suelen traer la aceptación de la lógica del enemigo en el terreno de los conceptos (la democracia, por ejemplo), de los métodos (los que nos son acotados) y de la ética (la de la respetabilidad burguesa). Todos estos elementos nos obligan a esforzarnos en saber distinguir en cada momento “la contradicción principal de las contradicciones en el seno del pueblo”… (Mao dixit) porque es un elemento esencial, tanto en el terreno de la operatividad como en el de la pedagogía política.

Desde EHK insistimos permanentemente en la necesidad de aclarar dos términos indispensables para poder movernos en este nuevo período:

El primero es el concepto de Masa Numérica, tradicionalmente denominada acumulación de fuerzas, que es la que emerge como resultado de un acuerdo de base democrático con la intención de provocar un cambio en la composición de las diferentes instituciones (ayuntamientos, parlamentos…). Los mínimos democráticos nacen de las necesidades y fortalezas, de quienes alcanzan dicho acuerdo con la intención de sumar en un espacio común todas las energías y capacidades de intervención política que generalmente se plasman en las diferentes elecciones ya sean municipales, autonómicas o generales.
El segundo La Masa Crítica (dentro de la Masa Numérica): es la que trabaja duramente para transformar la realidad y crea organizaciones populares como Fuerza de Choque que desarrollan intervención político-social generando una fuerte presión sobre las instituciones burguesas y las fuerzas represivas, es decir, obliga al sistema dominante y a las estructuras organizadas dentro de él (sindicatos, partidos...) a ser dinámicos. La Masa Crítica es la que, sin dejar de ser parte de la Masa Numérica, sin romper la unidad de acción en lo concreto, respetando los acuerdos democráticos tácticos de base, retoma y agita los elementos socio-políticos estratégicos que hace bascular al Movimiento hacia la vía revolucionaria.

Dicho lo anterior y como se ha reiterado, tanto las elecciones como el trabajo institucional son herramientas al servicio del proyecto y no un fin en sí mismo, ni siquiera un instrumento privilegiado. Pero haciendo el “análisis concreto de la situación concreta”, hemos de admitir que, a pesar de las limitaciones impuestas, unos resultados electorales contundentes y una presencia muy importante de electos de nuestra candidatura, EH Bildu, puede y debe facilitar el activar el desarrollo de los otros instrumentos de intervención política esenciales en un proceso posiblemente largo y difícil (no hay que negarlo) hacia la conquista del poder político por la clase trabajadora.

Y todo eso no está en manos de los dioses, sino en las de nuestro pueblo trabajador y en las de la Vanguardia que surgirá de él porque, en Euskal Herria, ni nos rendimos ni nos arrepentimos.

Aprendamos a tocar el piano de la revolución con todos los dedos.

Gora Euskal Herria askatuta!!!

Gora Euskal Herria socialista!!!

Euskal Herria a 12 de Octubre de 2012

EHK (Euskal Herriko Komunistak)

Euskera

Jo dezagun iraultzaren pianoa hatz guztiekin

Bada denbora “Eusko Jaurlaritza” deritzogunerako hauteskundeei buruzko iruzkin eta azterketa ugari irakurtzen eta entzuten ari garela Ezker Abertzalearen baitan nahiz beste eremu batzuetan. Hainbat arriskuri buruzko izu, arreta eta mesfidantzaz josita daude: langileen eta herriaren borroka instituzionalizatzeko arriskua, sisteman barneratu eta asimilatzeko arriskua; azken batean, independentziaren eta sozialismoaren nazio-eraikuntzaren helburuak alde batera baztertzeko arriskua.

Ez dira funtsik gabeak izu horiek. Zehaztasun gehiegirik ematen hasi gabe, sobera daude horri buruzko adibide historikoak, eta bat egiten dugu guk haiekin. Hori bai, egoera politiko hori onartzearen aurka hausnarketa sistematizatuen esparruan nahiz beste esparru batzuetan agertzen ari den erresistentzia garrantzitsuak pentsarazi behar liguke ezer ez dagoela idatzita, eta, horrenbestez, ongi dagoela izu eta oharrak adieraztea, baina soilik Ezker Abertzalearen baitako inplikazio antolaturako aurretiazko urrats moduan, haiek gauza daitezen saihesteko.

Iraultzaren bultzada indargabetzeko nahiz alboratzeko presio egingo duten indarrak boteretsuak dira, bai maila objektiboan, bai Ezker Abertzalearen subjektibotasunean. Halaber, ez dugu ukatuko EHK parte duen kolektibo soziopolitikoan ideien lehian adierazten den klase-borrokaren errealitatea. Une bakoitzeko printzipioak, helburuak, estrategia eta taktika astindu ederraren mende egongo dira etengabe.

Hor daude indar posibilistak, moldakorrak eta ohiko pragmatismoa; egia da, halaber, egungo baldintza objektiboen bilakaerak (krisi ekonomikoa, soziala, kulturala eta politikoa) ekarri dituen langabezia gero eta handiagoa eta langile-klaseen sektore eta herri-sektore zabalen pobretzeak ez dutela erraztuko haiek finkatzea. Ezker Abertzalea, eta, harago, euskal disidentzia osoa, ez da kontzeptuen (demokrazia, adibidez), metodoen (mugatzen dizkigutenak) eta etikaren (burgesiarekiko errespetua) eremuan etsaiaren logika onartzeak ekarri ohi dituen esperientzia argitzaileak bizi gabea. Elementu horiek guztiek une bakoitzean “kontraesan nagusia herriaren baitan dauden kontraesanetatik” (Mao dixit) bereizten jakiteko ahalegina egitera eramaten gaituzte, funtsezko elementua baita, bai eraginkortasunaren arloan, bai pedagogia politikoaren arloan.

EHKk etengabe nabarmendu du aldi-politiko berri honetan mugitzeko ezinbestekoak diren bi termino argitzeko beharra:

·Lehenengoa zenbakizko-masa kontzeptua da, indar-metaketa deitu izan zaiona. Oinarri demokratikoa duen akordio baten emaitza izan da, erakundeen osaeran (udaletan, parlamentuetan…) aldaketa bat eragiteko. Gutxieneko demokratikoak akordio hori lortzen dutenen behar eta indarguneetatik sortzen dira, baterako espazio batean batzeko hauteskundeetan islatu ohi diren esku-hartze politikoko energia eta gaitasun guztiak, izan udal-hauteskundeak, autonomikoak edo orokorrak.
· Bigarrena masa kritikoa da (zenbakizko-masaren baitakoa). Errealitatea aldatzeko lan handia egiten duen indarra da, eta talka-indarra oinarritzat duten herri-erakundeak sortzen ditu: esku-hartze politiko eta sozialak garatu eta presio handia eragiten dute burgesiaren erakundeetan. Hau da, sistema menderatzailea eta haren baitako egitura antolatuak (sindikatuak, alderdiak...) dinamiko izatera behartzen ditu. Masa kritikoa da, zenbakizko-masaren parte izateari utzi gabe, zehaztasunetan ekintza-batasuna hautsi gabe, eta oinarriko akordio demokratiko taktikoak errespetatuz, elementu soziopolitiko estrategikoei eutsi eta haiek asaldatzen dituena.

Hori esanda, eta dagoeneko errepikatu den moduan, hauteskundeak nahiz erakundeetako lana proiektuaren zerbitzura dauden tresnak dira, eta ez helburu bat bere baitan, ezta tresna pribilegiatu bat ere. Baina “egoera zehatzaren azterketa zehatza” eginez, onartu behar dugu mugak ezarri arren ere, gure hautagaitzak, EH Bilduk, emaitza garrantzitsuak lortzen baditu hauteskundeetan, eta hautetsi ugari, horrek erraztu egin dezakeela, eta behar duela, ziur asko oso luzea eta zaila izango den (ez da ukatu behar) botere politikoa konkistatzeko bideranzko prozesuan funtsezkoak diren esku-hartze politikorako beste tresna batzuk garatzea.

Eta hori guztia ez dago jainkoen esku, baizik eta gure langile-herriaren eta hortik sortuko den abangoardiaren esku; izan ere, Euskal Herrian, ez dugu amore ematen, eta ez gara damutzen.

Jo dezagun iraultzaren pianoa hatz guztiekin.

Gora Euskal Herria askatuta!!!

Gora Euskal Herria sozialista!!!

Euskal Herrian, 2012ko urriaren 12an

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/dL5H

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal