Patxi Ruiz euskal preso politikoak bere besoan ebakiak egin ditu mediku arreta falta salatzeko

Iruñeko Txantrea auzoko Patxi Ruiz Romero euskal preso politikoak ebakiak egin dizkio bere buruari, besoan zehazki, osasun arretarik eza salatzeko. Preso politikoak azaldu duenez, Ruizek egunak daramatza pneumonia sintoma gogorrekin: eztula du, sukarra, biriketako mina arnasa hartzean, gonbitoka aritu da, eta abar. Horren ondorioz, jan ezinik eta ziegatik atera gabe eman ditu azken hiru egunak, baina oraindik ez du izan medikuaren bisitarik. Egoera ikusita, bere buruari ebakiak egitea erabaki du, protesta gisa eta osasun arta egokia eskatzeko.
2002an atxilotu zuten Ruiz, ETArekin lotuta. 30 urteko kartzela ezarri zioten, 1998an Tomas Caballero Iruñeko UPNko zinegotzia exekutatu izana egotzita.