lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/eY8Q

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

15/05/2016 :: Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] Nace un grupo disidente en la Izquierda Abertzale

x Berria
Recogemos esta noticia aparecida en Berria sobre una iniciativa tomada por expres@s y exrefugiad@s polític@s vasc@s y que se dará a conocer el próximo sabado 21

[Euskara]

Joan den urtarrilean, euskal preso eta iheslari ohi batzuk euren artean biltzen hasi ziren, ezker abertzalearen estrategia berriaz «kezka» dutelako, eta, BERRIAk jakin duenez, gaur zortzi Askatasunaren Bidean batzarra aurkeztuko dute, Bilbon, prentsaurreko baten bidez. Haien arabera, egun 60 -100 lagun daude taldean. «Errepresaliatu ohi izateak ez gaitu militante ohi bihurtzen», dio haien dokumentu batek.

2009ko azaroaren 14a mugarritzat jo dute: ezker abertzaleko hainbat kide esanguratsuk estrategia berria hasteko borondatea agertu zuten orduan, Altsasun, eta Askatasunaren Bidea eratu dutenek iritzi diote harrezkero «borrokaren despolitizazio saiakera bat» gertatu dela. «Aldaketa hau ezker abertzaleko frakzio erreformista batek egindako jokaldia izan da. Eta ez da soilik borroka armatuaren amaierara mugatu», diote disidenteek. «Krisi larrira eraman dute Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua, sakon ahulduz eta indargabetuz, eta sisteman integratuz».
Haien aburuz, hautu hura hartzeko ez zen «erabaki kolektiborik» izan.

«Esentzia historikoari» eusteko, batzar gisa funtzionatzen dute, eta adierazpen bat plazaratuko dute Bilbon. Agiria hainbat preso eta iheslari ohiri bidaltzen ari direla jakinarazi dute. «Sei urte beranduago gabiltza, baina ekin diogu bide bati». Gerora «herritar batasun berri baten proiektu politiko bat» sortzeko asmoa daukate.

«Borrokaren duintasunari eutsi» nahi diote. «Borrokaren beharraz eta borroka ideologikoaz hitz egiten dugu, ez borroka tresnez». Haien gutun baten arabera, bileretan ez da «borroka armatua berrartzea proposatu».
«Errepresaliatuen» alde ariko direla ere badiote. «Etsaiaren xantaien aurrean amore ez emateagatik inor ez da bide bazterrean botata geldituko».

Iragarri dute harremana daukatela AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduarekin edota Eusko Ekintzarekin. «Abian prozesuaren ondorioz ere su txikiak pizten ari dira, eta lotura eman nahi diegu». Sortuk «ezker abertzaletik kanpo» kokatu izan du AEM. Askatasunaren Bidean-ek uste du Sortuk ez duela «disidentzia jasaten».

 [Castellano]

Un grupo de expresos y exrefugiados presentaran el sábado próximo la asamblea Askatasunaren Bidean

El pasado enero comenzó a reunirse un grupo de expresos y exrefugiados preocupados con la nueva estrategia tomada por la Izquierda Abertzale, y tal como ha sabido Berria van a presentar públicamente la asamblea Askatasunaren Bidean mediante una rueda de prensa en Bilbo. Según ellos la conforman entre 60 y 100 personas. «Ser exrepresaliados no nos convierte en exmilitantes» afirman en un documento que han estado preparando.

Resaltan la fecha del 14 de noviembre de 2009: miembros relevantes de la Izquierda Abertzale mostraron en aquel momento en Altsasu su voluntad de emprender una nueva estrategia y quienes han creado Askatasunaren Bidean tienen la opinión de que desde ese momento ha habido un «intento de despolitizar nuestra lucha». «Este cambio ha sido una jugada realizada por una facción reformista. Y no se limita solamente al fin de la lucha armada» afirman los disidentes. «Han llevado al Movimiento de Liberación Nacional Vasco a una crisis grave, debilitándolo profundamente e integrándolo en el sistema». Según ellos, esta decisión no fue «una decisión colectiva».

Para ceñirse a la «esencia histórica» funcionan de manera asamblearia, y harán una declaración pública en Bilbao. Nos han hecho saber que esta declaración la han enviado a otros expresos y exrefugiados. «Llegamos seis años tarde, pero era el momento de abrir esta vía». De cara al futuro tienen la intención de crear «un nuevo proyecto político de unidad popular».

Quieren «mantener la dignidad de la lucha». «Hablamos sobre la necesidad de la lucha y sobre la lucha ideológica, no sobre las herramientas de lucha». Según una de sus misivas, en sus reuniones no se ha «propuesto retomar la lucha armada». También afirman que trabajarán por los «represaliados». «No se dejará a nadie de lado por no rendirse ante el chantaje de los enemigos».

Han anunciado que mantienen relaciones con el Movimiento por la Amnistía y contra la Represión y con Eusko Ekintza. «A consecuencia del proceso Abian están surgiendo pequeños fuegos, a los que llamamos para que se unan». Sortu «ha querido situar fuera de la Izquierda Abertzale» al Movimiento por la Amnistía y contra la Represión. Askatasunaren Bidean cree que Sortu «no soporta la disidencia».

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/eY8Q

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal