CNTk elkarretaratzea egin du Iruñean, 4 inputatuei elkartasuna adierazteko


Sindikatuak salatu du lau pertsona inputatu dituztela Gestión y eventos Lázaro enpresak jarritako salaketa batengatik, Alesbesko igerilekuetan kaleratutako langile bati elkartasuna adierazteagatik. Epaiketa astelehen honetan izango da, hilak 18, Tuteran.
CNTk salatu duenez, «egozpen horiek langile klaseak bere eskubideak defendatzeko duen eskubidearen aurkako erasoa da, baita sindikalismoaren aurkako erasoa ere, eta ez dute amore emango enpresabururen erasoen aurrean».