lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN99

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

23/05/2019 :: Nafarroa

Colectivos ecologistas solicitan compromiso en contra del TAV a varias fuerzas políticas navarras

x Sustrai Erakuntza Fundazioa
EH Bildu, Podemos, Izquierda - Ezkerra y Equo se han comprometido a que “en todas las negociaciones y posibles pactos que se den, defenderán firmemente la paralización"

[Euskara]

Nafarroako indar politiko ezberdinek AHTren aurka eta Tren Sozialaren aldeko konpromisoa hartu dute

Ezaguna dena eta duela astebete iragarri dugun bezala, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontra eta Tren Sozialaren aldeko Nafarroako eta Arabako plataformak jo ta su aritu gara gai hau hauteskundeetan presente egon dadin. Uste dugu erabat eskandalagarria dela bi herrialdeotan “abiadura handiko” 250 kilometroko trenbide berriak eraikitzea, orain dagoenaren paretik, lurraldea txikituz eta mila milioka euro xahutuz.

Horren haritik, eta legegintzaldi berriari begira, konpromiso zehatz bat eskatu egin diegu Nafarroako Parlamenturako eta Arabako Foraletarako hauteskundeetara aurkezten diren indar politikoei.

Nafarroari dagokionez, EH Bilduk, Ahal Dugu Podemosek, Izquierda - Ezkerrak eta Equok ondoko konpromisoa bere gain hartu dute: “hurrengo legegintzaldian gerta daitezkeen negoziazio guztietan eta balizko hitzarmenetan irmoki eutsiko diote Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren proiektu berriak gelditzeari eta bertan behera uzteari”. Konpromiso bera hartu dute Araban EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek.

Konpromisoaren testuak horrela jarraitzen du: “egon daitezkeen negoziazio eta balizko hitzarmenetan, Abiadura Handiko Trenaren aurkako indar politikoak gehiengoa baldin badira, adostuko duten dokumentuan argi eta garbi azalduko da gehiengoaren oposizioa proiektu honi”.

Azkenik, konpromiso idazki hau sinatzen duten alderdiek diote tren soziala bultzatuko dutela, merkantziak zein pertsonak garraiatzeko eta herriak, eskualdeak, hiriak eta poligonoak lotzeko. Egungo trenbidea berritu eta modernizatzeko konpromisoa hartzen dute, hirugarren erraila eta trenbide bikoitza inplementatuz, Europako zabalera duten trenak ibil daitezen segurtasunerako eta erosotasunerako europar estandarren arabera, egungo teknologiaren laguntzaz”.

Nahiz eta proiektu guzti hauen atzean gobernu zentrala egon, uste dugu proiektu hau aurrera eramatea zailagoa dutela bertako instituzioen laguntzarik gabe. Garrantzi handia ematen diogu indar politiko hauek konpromiso hau sinatzeari. Nahiko genuke hurrengo legegintzaldian Nafarroako Gobernuak argi eta garbi uztea Abiadura Handiko Trenaren aurkako eta egungo trenaren hobetzearen aldeko jarrera, arestian aipatutako indar politikoek sinatutako konpromisoen bidetik.

Hemen gauden eta ekimen hau bultzatu dugun plataformak eta taldeok uste dugu erabat beharrezkoa dela gure jendartearen sektore guztien inplikazioa gure herrialdeko ekonomia eta ingurumena babesteko. Horregatik, jarraituko dugu mobilizatzen ikustarazteko, egiazko aurrerapena egungo trenbideak erabiltzea eta hobetzea dela. Uste dugulako horrela lortuko dugu Nafarroa biziagoa izatea, lurraldea zentzuz egituratuz eta trinkotuz, mila miloi euro aurrezteaz gain.

Nafarroan, 2019ko maiatzaren 23an.

AHT Gelditu! Nafarroa

Erdi Aldea Trenaren Alde – Zona Media por el Tren elkartea

Oltza/Iza Tren Publiko eta Social Baten Alde, AHTrik EZ plataforma

Plataforma Ribera por un Tren Social. No al TAV

Sakana Trenaren Alde, AHTrik EZ plataforma

Sustrai Erakuntza Fundazioa

______________

[Castellano]

Compromiso en contra del TAV y por el Tren Social de varias fuerzas políticas navarras

Como es de sobra conocido, y así lo anunciamos hace una semana, las plataformas a favor del Tren Social y en contra del Tren de Alta Velocidad (TAV) de Navarra y Alava, venimos trabajando para que este tema esté presente en la campaña electoral. Creemos que la intención de construir en ambas provincias más de 250 kilómetros de nuevas líneas de tren de "alta velocidad" paralelas a las vías actuales, destrozando el territorio y dilapidando miles de millones de euros, es un escándalo de primera magnitud.

En este sentido, de cara a la siguiente legislatura, hemos solicitado un compromiso a las fuerzas políticas que se presentan a las elecciones del Parlamento de Navarra y a las Forales en Alava.

En el caso de Navarra, EH Bildu, Ahal Dugu Podemos, Izquierda - Ezkerra y Equo se han comprometido a que “en todas las negociaciones y posibles pactos que se den en la siguiente legislatura, defenderán firmemente la paralización y el abandono de todos los nuevos proyectos de Tren de Alta Velocidad de Navarra”. Un compromiso similar han adquirido EH Bildu y Elkarrekin Podemos en Alava.

El compromiso continua indicando que: “en el caso de negociaciones y posibles pactos en los que hubiese involucrados una mayoría de partidos contrarios a estos proyectos de Tren de Alta Velocidad, la oposición mayoritaria a estos proyectos deberá quedar reflejada explícitamente en el documento resultante del acuerdo”.

El texto del compromiso dice finalmente que los partidos firmantes: “se comprometen a impulsar un tren social, que transporte tanto personas como mercancías y que una pueblos, comarcas, ciudades y polígonos industriales. Se comprometen a impulsar la renovación y modernización de las vías actuales, implementado doble vía y tercer raíl, donde sea necesario, para que los trenes con ancho de vía europeo puedan circular por ellas con el estándar de seguridad y confort europeos que ofrece la actual tecnología”.

Aunque estos proyectos vienen impulsados desde el gobierno central, creemos que sin el apoyo de las instituciones navarras sería mucho más complicado llevarlos a cabo. Nos parece importante que estas formaciones políticas hayan firmado un compromiso de este tipo de cara a la siguiente legislatura, y esperamos que el gobierno de Navarra resultante de las mismas deje claramente explicitada en su programa de gobierno una postura contraria al Tren de Alta Velocidad y favorable a la mejora del tren actual, en la línea de lo expresado en el compromiso firmada por las fuerzas políticas indicadas.

Las plataformas y grupos navarros presentes en esta rueda de prensa y que hemos impulsado esta iniciativa creemos imprescindible el compromiso de todos los sectores de la sociedad por preservar el medio ambiente y la economía de nuestra comunidad. Y por ello, seguiremos movilizándonos y haciendo ver que el verdadero progreso es utilizar y mejorar las vías ferroviarias actuales. Creemos que así lograremos una Navarra más viva, con un tren que vertebre y cohesione el territorio, y a su vez ahorraremos miles de millones de euros.

En Navarra, a 23 de mayo de 2019.

AHT Gelditu! Nafarroa

Asociación Zona Media por el Tren – Erdi Aldea Trenaren Alde

Fundación Sustrai Erakuntza

Plataforma Oltza/Iza por el Tren Público y Social, No al TAV

Plataforma Ribera por un Tren Social, No al TAV

Plataforma Sakana Trenaren Alde, AHTrik EZ

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN99

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal