lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fO28

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

28/06/2019 :: Nacionales E.Herria

[Cast/Eus] Convocatoria manifestación 28/J - Valoración Pride

x E28 koordinadora
Ni el movimiento LGTB+ ni el resto de fuerzas populares apoyan estos actos. Nos seguirán encontrando haciendo frente a estos intentos de vender nuestra lucha

Castrellano

Antes de comenzar, queremos denunciar las dos agresiones que se han sucedido en Sestao este fin de semana y la agresión en Iturribide este domingo. No vamos a dejar que nos quiten nuestro derecho a vivir libremente, caminar solas por las calles o disfrutar unas fiesta seguras sin agresiones machistas ni homófobas. Seguiremos luchando juntas.

Este año nuestra lucha está reforzada por la memoria de dos hitos importantes; las revueltas de Stonewall de hace cincuenta años en las calles de Nueva York y el asesinato de Francis, en Orereta, a manos de un policía nacional español, hace cuarenta años. Saldremos a las calles con ellas presentes.

Esta memoria también reaviva la raíz de nuestra lucha. Somos anticapitalistas. Por eso mismo, la coordinadora se posiciona totalmente en contra de la instrumentalización que diferentes organismos, al frente de Bilbao Bizkaia Pride, llevan a cabo con el objetivo económico de aumentar el turismo y gentrificar nuestros barrios cubriendolos de banderas arcoiris.

También recordamos la brutalidad policial contra la que nos levantamos hace 50 años. Hoy y aquí también nos presentamos firmes ante la represión policial. La policía, que es el brazo armado de este sistema de exclusión, criminaliza a personas racializadas, defiende los desahucios del capital, dejando a la gente en la calle o deporta refugiadxs. A fin de cuentas, persigue, detiene y tortura los sujetos disidentes.

Por último, la coordinadora E28 Bizkaia recalcamos como necesidad urgente recuperar y fortalecer una red de lucha y cuidados entre las diferentes luchas sociales. Ante un enemigo tan titánicamente grande necesitamos una alianza fuerte, crítica e interseccional.

Esa red es posible. Este fin de semana, ante el despropósito que es Bilbao Bizkaia Pride, hemos conseguido organizarnos y plantarles cara. Por una parte, queremos explicar como funciona este entramado y por otra parte hacer una valoración del espectáculo que hemos vivido.

La Coordinadora del 28J se lleva organizando 43 años, convocando tanto la manifestación del Orgullo como otras actividades. Esta plataforma que da voz a muy diferentes asociaciones y personas LGTB+, es la que desde un primer momento y desde hace ya algunos años, ha llamado al boikot a este evento. Ni somos unas pocas, ni somos un grupo indefinido como han intentado hacer ver.

Nos posicionamos contra el Pride ya en 2009 y desde entonces, tanto el PNV como Ortzadar, decidieron mantener su proyecto dejando de lado a los movimientos LGTB+. El fenómeno de intentar absorber una lucha para beneficio económico y rédito político no es nuevo; ni en nuestro movimiento, ni en otros. Por eso rechazamos el Pride de Ortzadar y del Ayuntamiento de Bilbao y Diputación. No estamos solas y seguiremos oponiéndonos a los destructivos avances del capitalismo.

Bilbao Bizkaia Pride recibió, en 2018, más de 60.000 € desde el ayuntamiento de BIlbao y la Diputación de Bizkaia y en Septiembre, tienen presupuestados 70.000 € para la reunión de la EPOA (European Pride Organisers Association) . Un total de 130.000 € gastados en dos fines de semana, en Bilbao, en nombre de un colectivo que se opone a ello. El servicio público Berdindu! para la atención al colectivo LGTB+ en toda la Comunidad Autónoma Vasca, cuenta con 175.000 € de presupuesto por año. Sólo con el fin de semana del Pride, se supera el presupuesto que el
Gobierno Vasco destina a la formación del alumnado en materia de diversidad sexual. De verdad piensan que la promoción turística hará más por nuestro colectivo que la educación?

Un Bilbao Bizkaia Pride que se vende como un gran evento que reúne hasta a 30.000 personas. Estos días se ha podido ver que casi todos los actos han estado vacíos incluso algunos han tenido que ser cancelados por la falta de público. Los únicos que no han sido un fracaso han sido conciertos que bien podrían estar programados para cualquier festividad y que de reivindicación LGTB+ tienen muy poco.

La falta de asistencia este fin de semana la entendemos como una respuesta positiva al boicot al que ha llamado la Coordinadora 28J, al boicot que han realizado diferentes artistas desde el propio acto y sobretodo como el resultado de una farsa que no han respaldado ni los movimientos LGTB+ ni otros con los que interseccionamos.

Y es que han sido varias las personas que tras quitarle la máscara a este teatro que vende la diversidad y reflexionar sobre su presencia en ese espacio, han decidido no ser instrumentalizadas. Es el caso de La Basu, que decidió no cantar y a la que fuimos a respaldar. Pero también a las bertsolaris que se encontraron con un vacío desolador, con un escenario nada preparado para un bertso-saio y sin que su nombre apareciera en el programa. Otro claro ejemplo es Cynthia Gijón, quien protagonizó el pregón de Bilbao Bizkaia Harro y a dia de hoy ha decidido desmarcarse del Pride y mostrar su apoyo a la Coordinadora 28J. Ni el feminismo, ni el euskera, ni la diversidad funcional están en venta.

La lamentable actuación y los resultados que ha conseguido el Pride, no son más que muestra de que el EuroPride que nos intentan encasquetar Ortzadar y las instituciones no tienen cabida en BIlbo. Ni el movimiento LGTB+ ni el resto de fuerzas populares apoyan estos actos. Nos seguirán encontrando haciendo frente a estos intentos fallidos de vender nuestra lucha. Seguiremos luchando por nuestras necesidades.

Por todo ello, la Coordinadora E28 Bizkaia llama a manifestarse el 28 de junio a las 19:30 desde Sagrado Corazón , rememorando todos los años de lucha LGTB+ y recogiendo el testigo de todas las personas que lo han hecho posible.

No en nuestro nombre! Borrokak darrai! GORA BORROKEN ARTEKO ELKARTASUNA!!!

Euskera

Lehenik eta behin, asteburu honetan Sestaon eta igandean Iturribiden jazo ziren erasoen aipamena egin nahi dugu. Ez diegu askatasun osoz bizitzeko, kaleetatik bakarrik ibiltzeko edota eraso matxista eta homofoborik gabeko jai seguruak bizitzeko eskubidea lapurtzen utziko.

Elkarrekin borrokan jarraituko dugu.

Bestalde, Bizkaiko E28 Koordinadorak bi gertakari ekarri nahi ditu gogora. Batetik, orain dela 50 urte New Yorkeko kaleetan emandako Stonewalleko errebolten memoria. Eta nola ez, orain dela 40 urte, Oreretan, Espainiako polizia nazional baten eskutik eman zen Francisen hilketa. Haien omenez aterako gara kalera.

Oroitzapen hauek borrokaren oinarria biziberritzen dute. Antikapitalistak gara. Horregatik, E28 koordinadora erakunde ezberdinek bideratu duten instrumentalizazioaren kontra agertzen da, ostadar bandera erabili nahi baitute turismoa handitu eta gure auzoak gentrifikatzeko, Bilbao Bizkaia Pride eredu.

Orain dela 50 urte poliziaren basakeriaren aurka jaiki ginela ere oroitzen dugu. Gaur eta hemen ere, errepresio polizialaren aurka irmo agertzen gara. Sistema zapaltzaile honen beso armatua den poliziak, pertsona arrazializatuak kriminalizatzen ditu, kapitalaren etxegabetzeak babesten ditu jendea kale gorrian utziz edota errefuxiatuak deportatzen ditu. Azken finean, subjektu disidenteak jazarri, atxilotu eta torturatzen ditu. Guk argi daukagu, errepresioaren aurrean tinko agertzen gara.

Azkenik, Bizkaiko E28 koordinadoratik, mugimendu sozial ezberdinen arteko borroka eta zaintza sarea berreskuratu eta indartzeko beharra azpimarratzen dugu. Hain handia den etsaiaren aurrean, aliantza indartsu, kritiko eta intersekzional baten beharra daukagu.

Sare hau sortzea posible da. Asteburu honetan antolatu egin gara eta Bilbao Bizkaia Pride-ak suposatzen duen burugabekeriari aurre egin diogu. Alde batetik, amaraun honek nola funtzionatzen duen azaldu nahi dugu eta, bestetik, bizi izan dugun espektakuluaren balorazioa gauzatu nahi dugu.

E28 koordinadorak 43 urte daramatza aktiboki funtzionatzen, Harrotasunaren manifestaziorako deialdiak eta beste jarduera batzuk prestatuz. Plataforma honek pertsona eta elkarte LGTB+ desberdinei ahotsa ematen die, eta badira urte batzuk, hasieratik bertatik, Pride-ari boikota egiteko deialdiak egin dituela.

Zehazki, 2009 urtetik izan gara Pride-aren kontra, EAJ-PNV eta Ortzadarrek, LGTB+ mugimenduak alde batera utzita, euren proiektua mantentzea ebatzi zuten momentutik bertatik. Irabazi ekonomikoak eta irabazkin politikoak lortzeko helburuarekin borroka bat bereganatzea ez da fenomeno berria; ez gure mugimenduan, ezta beste batzuetan ere. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Ortzadarrek kudeatutako Pride-a gaitzesten dugu.

2018 urtean Bilbao Bizkaia Prideak 60.000€ baino gehiago jaso zituen Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik; eta aurtengo irailean 70.000€ baino gehiagoko aurrekontua prestatu dute EPOAren (European Pride Organisers Association) bilera gauzatu ahal izateko. Asteburu biak aintzat hartuta, guztira 130.000€ baino gehiago gastatu dira , proiektuaren kontra agertzen den kolektibo baten izenean. Euskal Autonomia Erkidegoan LGTB+ komunitateari arreta eskaintzen dion Berdindu! zerbitzu publikoak 175.000€-ko aurrekontua du urtero. Pride-aren asteburuan ikasleentzako aniztasun sexuala lantzeko formazioetan baino diru gehiago xahutzen da.
Turismoaren sustapenak gure kolektiboan hezkuntzak baino onura gehiago ekarriko dituela uste al dute?

Bilbao Bizkaia Pride hogeita hamar mila pertsona batu ditzakeen jaialdi bezala saltzen da. Pasa diren egunetan ikusi dugu ekitaldi batzuk hutsik egon direla, eta nola zenbaitzuk bertan behera utzi behar izan direla publiko faltaren ondorioz. Porrot egin ez duten bakanak edozein jaialditan egon daitezkeen kontzertuak izan dira, LGTB+ aldarrikapenetik gutxi dutenak.

Asteburuan izan den gertaratze falta hau E28 Koordinadorak eginiko boikotaren deialdiari emandako erantzuna bezala ulertzen dugu; adibidez, ekitaldira gonbidatutako zenbait artistak egin duten boikota. Baina, batez ere, LGTB+ mugimenduek eta beraiekin kidetutako mugimenduek babestu ez duten txakurkeriaren emaitza bezala ulertzen dugu.

Izan ere, bere presentziak espazio honetan duen eraginean hausnartu ondoren, antzerki honek saltzen duen dibertsitate faltsuari katamaloa kendu eta instrumentalizatuak ez izatea aukeratu duten pertsonak daude. La Basu dugu adibide: ez kantatzea erabaki zuen eta bera babestera joan ginen. Halaber, hutsunea aurkitu zuten bertsolariek, haien izena programan agertu ez eta bertso saio baterako prest ez zegoen plaza batean aurkitu zirenak. Cynthia Gijón dugu beste adibide bat, Bilbao Bizkaia Harroko pregonera jakinarazi diguenez, Prideari emandako babesa erretiratzea erabaki du eta ostiraleko manifestaziora datorrela. Ez feminismoa, ez euskalgintza, ezta aniztasun funtzionala ere, ez daude salgai.

Pridearen emaitzak eta bere jokabide tamalgarria Ortzadarrek saldu nahi digun EuroPridearen lagin bat baino ez dira. LGTB+ eta beste indar herrikoiak ez dute jaialdi hauek babesten. Gure borroka saltzeko saiakera hauen kontra aurrez-aurre aurkituko gaituzue. Gure beharrizanen alde borrokatzen jarraituko dugu.

Guzti hau dela eta, Bizkaiko E28 Koordinadorak, LGTB borrokan emandako urte guztiak gogoratzeko eta hau posible egin duten pertsona guztien lekukoa hartzeko, ekainaren 28an, 19:30etan Jesusen Bihotzean hasiko den manifestaldirako deialdia egiten du.

Gure izenean ez! Borrokak darrai! GORA BORROKEN ARTEKO ELKARTASUNA!!!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fO28

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal