lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 18/09/2023

Coreper II hurrengo ostegunean bilduko da Donostian

La Haine - Euskal Herria
Europar batasuneko ordezkarien bisitaren aurrean konzentrazio bat deitu dute hainbat eragile.

COREPER Estatu kideetako Gobernuen Ordezkari Iraunkorren Komitea da, Europar Batasunaren barne organo bat EB-ren estatu bakoitzaren enbajadore bat eta EB-ren ordezkari bat osatzen dutena. Organismo honek beste gauza batzuen artean Europar Batasuneko estatuen arteko dialogoaz eta kontrolaz arduratzen da Europako Kontseiluaren gai zerrendak erredaktatuz, eta estatu bakoitzak haren postura jakinarazteko derrigorrezkotasuna du. Era berean erabakitzeko ahalmena dauka organismo honek, izan ere, Europako Kontseiluari hematen dizkion gai-ordenak bi atalez daude osatutak eztabaigarriak eta ez eztabagarriak(COREPER-en adostutakoak).

Bi barne komiteak dauzka organismo honek Coreper I eta Coreper II. Bigarrena izango da Donostiara etorriko dena eta gai politikoaz, ekonomikoetaz, finantza-politikaz zein kanpo politikaz arduratzen da.

Honen aurrean Jardun koordinadora, Askapena, Piztu Donostia eta NATO-ren eta EB-ren Aurkako Herri Ekimena konzentratzera deitu dute ostegun honetan 19:30-etan Donostiako Bulebarrean “Herri Langileon Europa eraiki!” lemarekin. Baita ere irakurketa hau publikatu dute:

Egun hauetan Coreper ll-ko kideak bilduta daude Donostian datozen asteetako Europako Kontseiluko agenda osatu eta instituzio inperialista honen etorkizuneko lanak prestatu asmoz.

Estatu kideetako Gobernuen Ordezkari Iraunkorren Komitea (COREPER) Europar Batasuneko Kontseiluaren barne-organoa da, eta Batasuneko estatu bakoitzeko ordezkari banak eta Europako Batzordeko ordezkari batek osatzen dute. Coreper 1 eta 2 daude. Bigarren honetan, Gai Orokorrak jorratzen dira (Europako segurtasuna eta defentsarako eta garapenerako lankidetzarako politika barne); Ekonomia eta Finantza Gaiak (aurrekontua barne); Justizia eta Barne Gaiak (babes zibila barne).

Zinemaldiarekin batera izanik Europar Batasuna zuritzen saiatuko badira ere, ezin digute ikuspegia lausotu. Europar Batasuna, behin eta berriz azpimarratu dugun moduan, burgesiaren klase interesei erantzuten dien instituzioa da, eta bere baitan darama izaera faxista, behar duenean zorrozten dueña herri langileon aurka. Europar Batasuna, “europarron segurtasunaren” eta “balio europarren” defentsan, Ukrainako armada faxistak finantzatzen eta armatzen ari da, eta estatu kideak gastuak areagotzen ari dira defentsan nahiz ikerketan. Badirudi Iparrorratz Estrategikoa zeritzon plan estrategikoa ere oharkabean igaro dela, baina ez dira oharkabean igaroko militarizazio hedatua, base eta entrenamendu eremuetako ariketa militarrak (baita Bardean ere), inteligentzia analisietarako gaitasunen garapena eta informazio-manipulazioaren aurkako tresnak, hezkuntza arloko planak... Eta ez dira inolaz ere ari oharkabean pasatzen “pobreen” aurkako diskurtsoak, etorkinen kontrakopolitikak, matxismoa, jabetza pribatuaren diktadura bera, iritzi eta prentsarako askatasun eza; ezta,era berean, aipatutako alienazio mediatiko-ideologikoa, gizartearen militarizazioa, Estatu poliziala eta Segurtasun Nazionalerako legeak ere. Kapitalak erail egin behar du, bizi nahi badu, eta krisi garaiotan, faxismoa da bere tresnetako bat.

Donostian Europar Batasunaren eragina ez da oharkabean pasatzen; kapitalaren berregituraketaren ondorioz, gure herriaren ekonomia zerbitzuetara ari dira geroz eta gehiago eta geroz eta abiadahandiagoan bideratzen, hortik turistifikazioaren garapen izugarria. Gure hiria salerosketarako produktu bihurtu badute, europar klase kapitalistaren mesederako izan da.

Honen ondorio da etxebizitza luxu bihurtu izana, jai herrikoien kontrako erasoa, euskararen zokoratzea, Donostiako langilegoaren prekarizazioa eta pobretze sistematikoa, migrazioaren sekuritizazioa...Europar Batasunak eta hura sostengatzen duten estatuek (espainol eta frantsesa haien artean), ezin dute onartu Euskal Herriaren existentzia euren proiektua zalantzan jartzen baitu, horregatik erasotzen dute, deuseztea edo asimilazioa bilatuz.

Estatu espainol eta frantsesa, proiektu kapitalistak diren heinean, herri langileen zapalkuntzan oinarritzen dira, horregatik Euskal Herria aske izango bada sozialismoaren baitan izango da, bestelaez du etorkizunik.

Eta bide honek ezinbestean internazionalismora garamatza. Kapitalismoaren kaosak Hirugarren MunduGerraren atarian jarri nahi gaituen honetan herrien arteko bakea aldarrikatzera gatoz, klaseen arteko gudarekin batera.

Ezinbesteko zaigu berreskuratzea herri langileon borrokarako potentziala, zapalkuntzarik gabekomundu bat eraikitzeko. Bide horretan, antola gaitezen eta egin diezaiogun aurre faxismoari, tokian toki, fronte desberdinetatik. Jar gaitezen halako erakunde kriminalei aurre egiteko norabidean, Euskal Herri sozialistara eramango gaituen prozesu iraultzailea antolatuz, instituzio horiek suntsitzeko gai izango den prozesua ereinez.

Haien lorategian oihana eraiki dezagun!

Piztu Donostia-Askapena-NATO eta EB Aurkako Herri Ekimena-Jardun Koordinadora

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal