lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/05/2024

Datuak frogatzen dute zonifikazioak kaltetu duela euskararen garapena Nafarroan

La Haine - Euskal Herria
Euskaldunak dira ofizialtasuna aitortua duen udalerrietan jaiotako gehienak(%74,3) eta eremu ez-euskaldun gisa definitutako horretan jaio zirenen artean, ordea, euskaldunak ez dira %3ra iristen.

Euskararen ezagutzari buruzko ikerketa argitaratu du Nastat Nafarroako estatistika institutuak, 2022ko datu soziolinguistikoak eta demografikoak erabiliz. Txosten horren arabera, nafarren %26,7k dute euskarazko ezagueraren bat, 80.000 pertsona inguru. Zehazki, herritarren %15,1 euskaldunak dira —euskara ulertzeko eta hitz egiteko gai direnak—, eta %11,6, berriz, euskaldun hartzaileak —euskara ulertu bai, baina hitz egiteko zailtasunak dituztenak—.

Txostenean ikusi ahal denez jaioterria da euskararen bilakaera baldintzatzen duen faktore nagusietako bat. Hala, euskaldunak dira ofizialtasuna aitortua duen udalerrietan jaiotako gehienak: %74,3. Euskararen legeak eremu ez-euskaldun gisa definitutako horretan jaio zirenen artean, ordea, euskaldunak ez dira %3ra iristen. Udalerriei erreparatuta, euskaldunen ehunekoak %80ren langa gainditzen du Nafarroako hogei herritan, eta denak daude eremu euskaldun delakoan. Urroz da Nafarroako herririk euskaldunena, herritarren %96 baitira euskaldunak; horren ostean, Arantza da euskaldun kopururik altuena duten herrietan bigarrena [%91,8], eta Araitz hirugarrena [%90,5]. Grafikoaren beste muturrean daude eremu ez-euskalduneko hamazazpi udalerri eta eremu mistoko bat —Gorza—. Horietan, euskaldunen kopurua ez da %1era iristen.

Datuek ere erakusten dute euskararen hazkundea mantsotu dela azken denboraldian, izan ere, euskaraz dakitenen ehunekoak bakarrik bi hamarren egin du gora urtebetean. 15 urtetik beherako gazte euskaldunen kopurua ia etenik gabe handitu da orain arte, baina azken urteetan apenas mugitu da ehunekoa eta soziolinguisten iritziaren arabera, ezagutza datuei dagokienez, Nafarroan goia jotzetik oso hurbil egon gaitezke, ez badugu goia jo dagoeneko. Bi argudio baieztatzen dute hipotesi hau, lehengoa, egungo hezkuntza sistemak ez duela bermatzen hazkunde handiago bat da. Nafarroan, azken hamar urtean, egoera ez da aldatu: ikasleen %50etik gora eskolatzen dira euskararik gabeko ereduetan; %30 baino gutxixeago, D ereduan; eta %19-20 inguru, A ereduan». Datu horiekin hazten segitzea «oso zaila» izanen dela uste dute soziolinguistek. Beste arguidioa zonifikazioak jartzen dituen trabetan oinarritzen da.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal