lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 11/09/2025

6 eta 7 urte arteko kartzela-zigorra bi ertzaini, Galdakaon 55 kilo kokaina aurkitu ostean

Eñaut Barandiaran Urkiza
2022ko maiatzean atxilotu zituzten, eta haien etxeetan kokainaz gain, dirua, telefonoak, eta droga ekoizteko bestelako materiala atzeman zuten.

Bizkaiko Auzitegiak 6 urte eta erdiko eta 7 urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri die bi ertzaini, bere garaian Galdakaon 54,8 kilo kokaina antzeman ostean. Horrez gain, hiru milioi euroko isuna ordaindu beharko dute bakoitzak.

Epaileek zehaztu dutenez, antzemandako droga-kopurua “nabarmena” izan zen, eta droga-trafiko sare baten parte izatea ere egotzi die. Zigortutako bi ertzainetako bati zigor txikiagoa jarri diote, substantzien kontsumoarekiko menpekotasuna eta jokoarekiko adikzioa kontuan hartuta. Horrez gain, matrikula-polizien inguruko datuak legez kontra eskatu izanagatik, 2.160 euroko isuna ezarri diote.

2022tik ikerketapean

Ertzaintzaren Barne sailak urteak zeramatzan euren jarduna ikertzen. 2022ko maiatzean atxilotu zituzten, eta haien etxeetan kokainaz gain, dirua, telefonoak, eta droga ekoizteko bestelako materiala aurkitu zuten. Droga Bizkaiko eta inguruko herrietan saltzeko asmoa zutela frogatu du epaiketak.Epaiketan hirugarren ertzain bat absolbitu dute. Epaiaren aurka helegitea jarri daiteke EAEko Auzitegi Nagusian.

6 eta 7 urte arteko kartzela-zigorra bi ertzaini, Galdakaon 55 kilo kokaina aurkitu ostean | Geuria

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal