lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/09/2025

Sestaoko Open Basque Country xake txapelketan ez dute israeldarrek parte hartuko

Maria Ortega Zubiate
Israelgo zazpi jokalariek uko egin diote Sestaoko xake txapelketan jokatzeari, beren parte hartzearen aurka antolatutako protesten ondoren.

Israeli Boikot ekimenak bere fruituak ematen jarraitzen du: Sestaoko Open Basque Country xake lehiaketan parte hartzekoak ziren zazpi israeldarrek uko egin diote txapelketari. Erabaki hori ez da protestarik barik heldu, zazpi jokalari horien parte hartzea jakinaraztearekin bat, protesta sendoak izan baitira beren parte hartzearen aurka, Sestao-Palestina elkarteak deituta. Sestaoko Xake Klubak, txapelketaren antolatzaileak, hasieratik eskatu zien ez parte hartzeko Israelgo jokalariei, edo, behintzat, banderarik ez erabiltzeko: eskaera horri muzin egin zioten jokalariek. Baina orain parte ez hartzea erabaki dute, gizarte presioaren ondorioz.

Gaur hasi eta datorren ostiralera artean jokatuko da Sestaoko Xake Klubak antolatutako txapelketa. 40. edizioa du aurten, eta polemikaren baitan ospatu du urteurrena. Izan ere, zazpi israeldarrek eman dute izena aurtengo edizioan. Antolakuntzak eskatua zien ez parte hartzeko, edota, parte hartzekotan, banderarik barik egiteko, "Israelek giza eskubideen aurka egiten duen urraketak" salatzeko ; zazpiek uko egin zioten eskaerari.

Boikotaren beste garaipen bat: Sestaoko Open Basque Country xake txapelketan ez dute israeldarrek parte hartuko

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal