Debekuen gainetik Palestinako herriarekin elkartasuna erakutsi dute zenbait futbol zelaietan


Asteburu honetan Euskal Herriko futbol zelaietan, konkretuki Sadar, Osasuna-Granada partiduan, eta Anoetan, Real Sociedad-Mallorca partiduan, Palestinako hainbat bandera agertu dira Indar Gorri eta Bultzada Txuriurdinako fondoetan. Osasunak azaldu duenez polizia espainarraren kirol bulegoa hauei eskatu zien ez egotea Palestinarekin elkartasun ekimenerik, segurtasun arrazoiak argudiatuta. Hala ere, debekuen gainetik Osasunako eta Errealaren hintxak palestinako hainbat bandera futbol zelaia sartzea lortu zuten eta Anoetan 12. minutuan, minutu batez isilik geratu ziren Israelek eraildako palestinarrak gogoratzeko.
Bestalde Shon Weissman Granadako jokalari sionista ez zen Iruñera joan segurtasun arrazoiegatik. Izan ere pasaden astean "Zergatik ez du Ezaelek buruan tiro egiten?", argitaratu zuen Twitterren militar baten bideo bati erantzunez, bi palestinarrei apuntatuz. Era berean 'atsegin dut' bat eman zion "Zer arrazoi logiko dago 200 tona bonba Gazara ez jaurtitzeko?" zioen argitalpen bati.