lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 08/07/2026

Frantziako Gobernuak poliziek eginiko erailketen inpunitatea indartu nahi du

Ziliport
Frantziako polizia Europako odoltsuena da, eta, 2026ko lehen bost hilabeteetan, jadanik 20 pertsona baino gehiago hil dituzte.

Atzo Frantziako Gobernuaren lege proposamen bat onartu zuen Frantziako Asanbleak, polizien inpunitatea indartuko duena, "defentsa legitimo" presuntzioa ezarriz poliziek egiten dituzten tiroketen kasuan. Horrek erran nahi du ez dela automatikoki inkestarik hasiko tiroketa kasuetan: biktimek edo haren familiak eskaera egin behar izango dute. Hori gutxi balitz, garrantzi handikoak diren frogak (bideoak, odol arrastoak, lekukoen deklarazioak) gal daitezke epe hortan, epaiketa kasik ezinezkoa bilakarariz.

Lege hau zuzenki Fronte Nazionalaren programatik hartua izan da, eta 2015-2017 urteko neurriei gehitzen zaie, polizien tiroketak eta auzo herrikoietako gazteen heriotzak biderkatu dituztenak. Azken urteetan zifrak kezkagarriak izan dira: 2024an 66 persona hil zituzten(19 tiroz), 2025ean 49 pertsona hil zituzten(19 tiroz) eta 2026ko lehen bost hilabeteetan, berriz, jadanik 22(3 tiroz).

Poliziaren inpunitatearen ikurra: Nahelen hilketa

Nahel Merzouk, 17 urteko nerabea, 2023ko ekainaren 27an Nanterreko poliziak tiroz hil zuen, autoa ez zuelakoan gelditu. Bideoek erakusten zuten poliziak autoa gibeletik tirokatzen zuela, autoa eskapatzen ari zenean. Polizi hunek sos bilketa baten emaitzaz gozatu ahal izan du, eta hark galdeginik Ipar Euskal Herrira lekuz aldatua ahal izan da. Geroztik Florian Menesplier hiltzailea Ipar Euskal Herrian bizi da, poliziako bulego klimatizatuetan lanean, estatuak babesturik.

Hiltzeko baimena

Frantziako polizia Europako odoltsuena eta armatuena da. Lege honek "hiltzeko baimena" ofizializatuko luke, 2020ko Olivio Gomesen heriotzaren edo 2018ko Aboubakar Fofanaren kasuetan izandako epaiketak bezalako salbuespenak desagerraraziz. Oroitaraztekoa da ere 2021ean, polizia batek Nathalie Flores baionarra hil zuela tiroz, kontrol baten harira. Berehala errugabetu zuten polizia. Polizia sindikatuek eta politikari batzuek indarkeria letala normalizatzen ari dira, biztanleria guzia eta bereziki jomugan duten biztanleria arrazializatua lanjerrean ezarriz.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal