lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 13/01/2023

Denuncian afecciones provocadas por las obras del Metro en un edificio de la Plaza del Buen Pastor

Satorralaia
Una vez más, se pone de manifiesto la insensatez de este proyecto absolutamente innecesario.

[Euskara]

Satorralaiak Donostiako Metroaren lanek Artzain Onaren Plazako eraikin batean eragindako kalteak salatzen ditu /

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza-lanek Artzain Onaren Plazan Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean --"Erviti" musika-denda zegoen tokian-- eragindako kalteak salatzen ditu. Loiola kalearen Artzai Onaren Plazako izkina arkitektonikoki osatzen duen arkuko harlanduzko piezen mugimenduek eta pitzadurek erakusten dutenez, Loiola kaleko 14. zenbakiko eraikinaren desengonkortze bat gertatu da Metroaren lanek bere zimenduei eragin dietelako, eta horren larritasuna areagotu egiten da eraikinaren izkinan gertatzen denean (argazkiak atxikita bidaltzen ditugu). Obrak eraikinaren egituran eragindako kalteak ez zaizkie oharkabean pasatu jabeei, antza denez, ETSrekin harremanetan baitaude.

Satorralaiak kalte horien arrazoia Donostiako Metroaren Erdialde-Kontxako geltokira sartzeko kanoiak eraikitzeko Easo eta San Martin kaleetan erabili diren metodo oso erasokorretan dagoela salatzen du, eta hori Eraikuntza-Proiektuan "sarbide-kanoiak oso eremu eraikian daudela, eta horrek eraikuntza-arrisku handiak dakartzala" ohartarazten den arren (Donostialdeko Metroaren Mirakontxa-Easo Tartearen Eraikuntza-Proiektuaren Memoria, 38. orrialdea). Izan ere, erabilitako eraikuntza-sistema 1'00 metrotik gorako diametroa duten piloteak lurpean presio bidez lerrokadan sartzea izan da, era horretan luzetarako pantaila-hormak eraikitzeko, eta pilote eskerga horiek indar bortitzarekin presionatuz sartu behar izan dituzte gainera, Artzain Onaren eremuko lurzoru hareatsuaren pean sakontasun handian aurkitzen den "arroka" lurrazpira iritsi eta sartu arte. Pilotaje etengabe eta masibo horren inpaktuak obratik gertu dagoen harri-ormaz egindako eraikin honen egonkortasunari kalte egin dio, etxearen zimenduek hondar-geruza horren gainean oinarri hartzeaz gain eraikinaren egitura ez dela konbentzionala kontuan hartu behar delarik, fatxada nagusia kalteturiko arkuteriaren gainean eusten baita.

Bestalde, Easo kaleko 31 zenbakian dagoen eraikinean balkoia bertan behera erorita urtarrilaren 4an gertatu den ezbeharraren harira, eta gertakari horren zergatia mementuz argitu gabe badago ere, azpimarratu behar dugu Metroaren Proiektuak berak nabarmentzen duela eraikin horren azpitik igaroko den San Bartolomeko sarbide-kanoia eraikitzeak etxe horrentzat dakarren arrisku larria, Metroaren geltokira sartzeko sarbide horren zulaketa-lanak eraikinaren zimenduetatik oso hurbil egin behar direlako. Horri dagokionez, Proiektuak eraikinen afekzioei buruzko kapituluan adierazten duenez, "Easo eta San Bartolome kaleen arteko izkina osatzen duen eraikinaren azpitik San Bartolomeko sarbide-kanoia igarotzea da kontuan hartu beharreko arrisku-punturik azpimarragarriena". Izan ere, kanoi horren indusketa-lanen gangaren eta eraikinaren zapaten mailaren artean harkaitzezko estalkia soilik 2'8 metrokoa izango dela ohartarazten du, proiektuan teorian 7 metroko gutxieneko harkaitz-estalkia egon behar dela aurrikusten denean halako lurpeko lanak egiteko (Iturria: Donostialdeko Metroaren Mirakontxa-Easo Tartearen Eraikuntza-Proiektua. 2 fasea. 17 eranskina: "Eragina hiri-ingurunean". Kapitulua: "2. Eraikinen gaineko afekzioak").

Gauzak horrela, berriro ere agerian gelditzen da zeharo behargabekoa den proiektu honen zentzugabekeria.

Loiola kaleko 14. zenbakiko eraikinaren Artzain Onaren Plazako izkineko arkuan ikus daitezkeen pitzaduren ARGAZKIAK eta Metroaren Erdialde-Kontxako geltokira sartzeko hirigunean proiektatutako sarbide-kanoien PLANO bat:

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Emaila: satorralaia@gmail.com
Harremanetarako tlfnoa: 695715510

 [Castellano]

Satorralaia denuncia las afecciones provocadas por las obras del Metro en un edificio de la Plaza del Buen Pastor:

El movimiento vecinal Satorralaia denuncia las afecciones provocadas por las obras del Metro en el edificio de la Plaza del Buen Pastor situado en la esquina de la Calle Loiola con San Martin --donde se encontraba la tienda de música "Erviti". Las fisuras y los movimientos de las piezas de sillería del arco que forma arquitectónicamente la esquina del edificio de la Calle Loiola nº 14 en la Plaza del Buen Pastor demuestran que dicho inmueble ha sufrido un asentamiento por la afección de las obras del Metro a sus cimientos, cuya gravedad aumenta al producirse en la esquina del mismo (se adjuntan fotos). Las afecciones provocadas en la estructura del edificio no han pasado desapercibidas a los propietarios que al parecer están en contacto con ETS.

Satorralaia denuncia que la causa de estas afecciones se encuentra en los métodos muy agresivos que se han empleado tanto en la calle Easo como en San Martin para construir los cañones de acceso a la estación del Metro de Centro-La Concha, y ello a pesar de que el propio Proyecto Constructivo advierte que "los cañones de acceso se encuentran en una zona altamente edificada, lo que conlleva unos importantes riesgos constructivos" (Memoria del Proyecto Constructivo del Tramo Miraconcha-Easo del Metro de Donostialdea, página 38). El método ha consistido en la ejecución de muros pantalla longitudinales mediante la introducción de pilotes en línea (juntos o próximos) de más de 1’00 m de diámetro, presionando violentamente hasta alcanzar y penetrar en el subsuelo considerado "roca" que en la zona del Buen Pastor se encuentra a gran profundidad. El impacto producido por este pilotaje continuo y masivo sobre el subsuselo de arena inmersa en agua y que descansa sobre la “roca” llamada Flysh ha afectado a la estabilidad de este edificio de muros de mampostería próximo a la obra, asentado sobre esa arena y cuya estructura no es la convencional, puesto que la fachada principal del inmueble se apoya sobre la arcada afectada.

En cuanto al desplome del balcón sucedido el pasado 4 de enero en el edificio de la calle Easo nº 31, si bien no se conoce por el momento la causa de este siniestro, debemos remarcar que el propio Proyecto del Metro destaca el grave riesgo que conlleva la ejecución del cañon de acceso de San Bartolomé que pasará bajo ese edificio, debido a la excepcional proximidad física de la excavación a los cimientos del inmueble. A este respecto, el Proyecto señala en el capítulo relativo a las afecciones a edificios que "es necesario resaltar como punto más destacable a tener en cuenta el paso del cañon de acceso de San Bartolomé bajo el edificio que forma la esquina entre las calles Easo y San Bartolomé". En efecto, advierte que la tapada de roca entre la clave de la excavación de este cañon de acceso a la estación del Metro y el plano de apoyo de las zapatas del edificio será de solamente 2'8 metros, frente a los 7 metros de tapada mínima de roca teóricamente fijada en el Proyecto para la ejecución de las obras subterráneas (Fuente: Proyecto Constructivo del Tramo Miraconcha-Easo del Metro de Donostialdea. Fase 2. Anejo nº 17: "Incidencia en el entorno urbano". Capitulo: "2. Afecciones a edificios").

Una vez más, se pone de manifiesto la insensatez de este proyecto absolutamente innecesario.

compartir

                

Dirección corta: https://lahaine.org/gC9s

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal