lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/02/2024

Didier Lafitte eusko gudaria omenduko dute bere erailketaren 40. urteurrenean

La Haine - Euskal Herria
Martxoaren 1ean 40 urte beteko dira Frantziako poliziak Iparretarreko (IK) militantea erail zuenetik eta horren harira hainbat eguneko egitaraua antolatu dute.

1984ko martxoaren 1ean, Iparretarrak taldeko Didier Lafitte militantea erail zuen Frantziako Poliziak Baionan. Zezen plaza inguruan gertatu zen hilketa. Polizia judizialak bazekien Iparretarrak taldeko Gabi Mouesca kide klandestinoarekin hitzordu bat zuela, Errepresioaren Kontrako Komiteak txosten batean zehazten duenez, «salatari» batek informatuta. Poliziaren presentziaz ohartzean, Mouesca ihesean abiatu zen Lafittek gidatzen zuen autoan, baina Adolphe Martinez inspektoreak tiroz hil zuen Lafitte. Poliziaren arabera, tiroketa bat gertatu zen; baina Mouescak argitu zuenez, tiro bakarra izan zen, «eta tiro horrek hil zuen Didier. Ez da beste lekukotasunik izan errateko tiro gehiago izan zela». Ehorzketa egunean 3.000 pertsona inguru izan zirela Didier Lafitteri azken agurra emateko.

Gudariaren erailketaren 40. urteurrenaren harira egitarau bat prestatu dute hau omentzeko Donibane-Lohizunen. Otsailaren 26an izango da lehenego ekimena Donibane Lohizuneko Le Select zinema gelan. Film proiekzioa egondo da, Génération Autonomistes Basques filma, eta solasaldia filmeko protagonista batzuekin. Bi egun beranduago, otsailaren 28an, mahai-ingurua egongo da: 1980ko gazteria eta gaurkoa, 20:30etan, Donibane Lohizuneko erretegian. Ekimen zentrala Martxoaren 1ean egingo da, hilketaren 40. urteurrenean Didier Lafitteri omenaldia egingo diote 19:00etan, Donibane Lohitzuneko, Luis XIV. plazan. Bukatzeko? Martxoak 3an, Arrantzale maitagarri eguna ospatuko dute, Luis XIV. plazan baita ere: 11:00etan hasirik, dantza eta musika (Bost Axola eta Guk), 14:00etan bazkaria (Ziburuko parrokia gelan) eta 18:00etan, plazan, Andoni Oilokiegi eta Kaxkatu.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal