lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 08/08/2023

[Donostia] Irailak 10, manifestazioa: Errepresioaren aurrean, amnistia osoa

ASKE
Euskal Herri Langileak bere egunerokotasunean frantziar eta espainiar estatuengandik edonolako antolakuntza iraultzaile indargabetzeko eta beraien kontrol soziala mantentzeko errepresioa jasaten du

ERREPRESIOAREN AURREAN, AMNISTIA OSOA

Euskal Herri Langileak bere egunerokotasunean frantziar eta espainiar estatuengandik edonolako antolakuntza iraultzaile indargabetzeko eta beraien kontrol soziala mantentzeko errepresioa jasaten du. Horrela, hainbat izan dira urte hauetan bi estatu
zapaltzaile hauek beraien doktrina errepresiboa gogortzeko aurrera eraman dituzten neurriak. Frantzian, egunerokotasuneko biolentzia poliziala gogortzeaz gain, militantzia politikoa jazartzeko neurri berri bat sortu dute. Poliziak zenbait metrotara pertsona “susmagarri” bat antzemanez gero, haren mugikorraren kamara eta mikrofonoa pizteko eskumena duela arautzen du neurri horrek. Bestalde, espainiar estatuak instituzioetatik kanpo eta beraien dominazio sistema iraultzea helburu duen militantzia politikoa jazartzeko eta suntsitzeko estrategiarekin darrai. Era horretan, asko izan dira antolakuntza iraultzailea suntsitzeko baliatzen duten Audientzia
Nazionaletik igaro diren pertsonak, eta beste hainbat grebetan, manifestazioetan edo salaketa ekintzetan parte hartzeagatik isunduak eta epaituak izan diren militanteak. 

Hori gutxi balitz, ehundik gora preso politikok oraindik ere espainiar eta frantziar estatuen atzaparretan jarraitzen dute, kartzelak suposatzen duen eguneroko jazarpena pairatuz. Horrekin batera, kontuan hartu behar dugu zenbait preso eta preso ohi epaiketen zain daudela oraindik, berriz ere espetxera bueltatzeko edo espetxean egonda beste hainbat urte igarotzeko arriskuan aurkitzen direlarik.

Horren guztiaren aurrean, beharrezkoa dugu amnistiaren aldarrikapena kalera atera eta Euskal Herri Langileak pairatzen duen errepresioa gainditzeko alternatiba gisa mahaigaineratzea. Izan ere, amnistiak aldarrikapen gisa estatu burgesen bitartez Euskal Herriak pairatzen duen errepresio oro salatzeaz gain, zapalkuntzatik askatzeko aurrera eramaten den Euskal Herri Langilearen borroka zilegiztatzen eta aldarrikatzen du. Horrela, amnistiak preso, errefuxiatu eta deportatu politikoen askatasuna suposatzeaz gain, Euskal Herri Langileak bere askapen prozesuan pairatzen duen errepresio forma oro deuseztatu eta aurrera eramandako borroka onesten du.
Horregatik, irailaren 10ean Donostiako Bulebarretik abiatuko den manifestazioarekin kaleak hartuko ditugu, amnistia osoa aldarrikatuz.

Errepresioaren aurrean, Euskal Herriak amnistia osoa

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal