lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 06/09/2022

[Donostia] Irailak 11, manifestazioa; Euskal Herriak Amnistia

ASKE
Azken urteotan indartzen ari da Espainiako zein Frantziako estatuek, euskal burgesiaren babesaz eta laguntzaz, militante iraultzaileen aurka burututako jazarpena

Azken urteotan indartzen ari da Espainiako zein Frantziako estatuek, euskal burgesiaren babesaz eta laguntzaz, militante iraultzaileen aurka burututako jazarpena.

Nabarmentzekoak dira azken urtean militante politikoak kikiltzeko edo desaktibatzeko helburuarekin, lpar Euskal Herrian Frantziako estatuak 13 militante atxilotu izana, edota Espainiako estatuak, Auzitegi Gorenaren bitartez, Audientzia Nazionalak militante ezberdinen kontra artxibatutako kasuak berriz ere ireki izana, militante hauek bizi osorako espetxeratzearen helburuarekin.

Hau guztia ez da kasualitatea. Hau estatu zapaltzaileek beraien nagusitasuna bermatzeko baliatzen duten estrategia errepresiboaren baitan kokatu behar da, estatu kapitalistek edozein proiektu iraultzaile suntsitzeko beharra baitute beraien dominazio sistemari eusteko.

Bitartean Euskal Herri Langileak zapaldua izaten jarraitzen du, bai nazionalki eta baita sozialki ere. Izan ere, krisi egoerak ageriago utzi ditu sistema kapitalistaren kontraesanak nahiz miseriak, herri langileak pairatzen duen zapalkuntza areagotzean. Artean zapalkuntza hauek gainditzeko borrokan dirauen alternatiba iraultzailea gero eta errepresio indartsuagoa pairatzen ari da estatuen aldetik, edozein antolakuntza iraultzaile galarazteko helburua duten heinean. Era berean, badaude Euskal Herriko askatasunaren alde dena emateagatik egunero etsaiaren eskuetan bahituta edota ihesean bizi direnak, eta etsaiaren mendeku politikaren bitartez lau hormetako ziega zikin batean hiltzera kondenatuak izaten ari direnak.

Gauzak horrela, beharrezkoa dugu estatuek Euskal Herriaren aurka aurrera daramaten errepresioaren kontra aurrerapausoak ematea. Zentzu honetan, amnistiaren lorpena ezinbesteko helburua dela ulertzen dugu. Izan ere, amnistia presoen, errefuxiatuen eta iheslarien askatasunaz gain, etorkizuneko Euskal estatu independente eta sozialista eraikitzeko eta, bide batez, Euskal Herri Langileak pairatzen duen errepresioarekin amaitzeko ezinbesteko baldintza da. Amnistia berriak behar ez izatea bermatuko duen lorpena, alegia.

Bide horretan, beharrezkoa ikusten dugu amnistiaren aldarria berriz ere kalera ateratzea eta Euskal Herri Langileak aldarri hau bere egitea. Hau lortzeari begira, irailaren lln Donostian ospatzen diren estropadetan manifestazioa burutuko dugu "Euskal Herriak amnistia" lemapean, 13:00ean, Bulebarretik. Euskal Herriak amnistia behar duelako, irailaren lln

DENOK DONOSTIARA!
EUSKAL HERRIAK AMNISTIA!
ASKE

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal