lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fQ9T

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

04/03/2020 :: Nacionales E.Herria, Anti Patriarcado

[Donostia] Martxoak 8, deialdiak Donostian:Antolatu indarrak, batu borroka feministara

x Donostiak Asanblada Feminista
Aquí está el 8 de marzo, y el movimiento feminista se ha organizado para dar continuidad a las huelgas feministas de 2018 y 2019.

Hemen da martxoaren 8a, eta 2018ko eta 2019ko grebei jarraipena emateko antolatu da mugimendu feminista. 2020an ez dugu grebarik egingo Euskal Herrian, baina kaleak beteko ditugu, eta ozen eta argi esango dugu gizarte eredu hau bizi-gaitza dela pertsona gehienontzat, batez ere emakume* eta genero disidenteontzat, baita planetarentzat ere. Borroka feminista beharrezkoa da oraindik, eta horregatik egin genuen bat urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin, bizitza, soldata eta pentsio duinen alde.

Martxoaren 8 honek motxilan dakartza aurreko greba feministak, eta horiek milaka emakume*ren inplikazioa bultzatu zuten. Grebaren kontzeptua bera zabaldu eta birdefinitzeko balio izan ziguten, eta orokorrean emakumeok egiten ditugun soldatarik gabeko eta soldatapeko zaintza lan ikusezinak mahai gainean jarri genituen. Greba feminista emakume* langileak antolatzeko bitarteko bat gehiago da, ez da helburu bat, hain zuzen, hiltzen gaituen eredu kapitalista eraldatzeko tresna bat. Horregatik, aurten indarrak antolatzeko deia zabaldu nahi dugu, borroka feministara batzeko deia. Antolatu indarrak, batu borroka feministara! izango da mobilizazioen leloa.

Guk ez dugu berdintasun formalik nahi, eta martxoaren 8 honetan feminismo erradikalaren aldarrikapenak aterako ditugu kalera, bizitza duinen alde egiten dutenen feminismoena: feminismo antikapitalista, feminismo antifaxista, feminismo antikolonialista, feminismo antikapazitista, eta zapaltzen gaituen sistema ororen aurka dauden feminismoak. Tokian toki ari gara borrokan, eta planeta osoko gure ahizpa feministekin konektatuta gaude, neoliberalismoaren ofentsibari aurre egiten: ez dira pasako! 

Era berean, erakundeek praktikatzen duten zuriketa morea jarriko dugu jomugan: ez dugu hitz politik nahi, benetako neurri, bitarteko eta politika feministak nahi ditugu. Arrazoi horiengatik guztiengatik, aldarrikapen horiek kalera eramango ditugu datorren asteburuan: Donostiako mugimendu feministak asteburu osoko gune feminista bat ezarriko du Bulebarrean, feministon indarra erakutsi eta gure ahotsa entzunarazteko. Kalea okupatuko dugu, eta adin guztietako emakume*, bollera eta trans guztiei gunera gerturatzeko gonbidapena egin nahi diegu, baita mobilizazioetan parte hartzera ere. Batera indartsuagoak gara!

Gune feminista aldarrikapen eta edukiz beteko dugu, eta egitarau zabala antolatu dugu martxoaren 7rako eta martxoaren 8rako. Auzoetan ere feministak antolatuta daude, eta indartsu daude: hiri mailako mobilizazioekin bat egiteaz gain, auzoetako asanbladek egitarau propioak antolatu dituzte (emailean txertatuta).


MARTXOAK 7, LARUNBATA
o 11:30 Gurpil gaineko martxa Martuteneko espetxetik: espetxeetan bahituta dauden
ahizpekiko elkartasuna!
o 14:00 Tupper bazkaria Bulebarrean.
o 16:30-19:30 Hitzaldiak eta tailerrak
o 16:30-18:00 Hitzaldia: Txile eta Mexikoko borroka feministak. (Txileko eta
Mexikoko kideak)
o 18:00-19:30 Hitzaldia: Erasoak herri mugimenduen barruan (Bilgune
Feminista)
o 18:00 Kartelgintza tailerra.
o 19:30 Trikipoteoa.
o Gauean: Afari autogestionatua eta gaubela.
MARTXOAK 8, IGANDEA
o 9:30 Herri gosaria Gune feministan.
o Goizean zehar auzoetan egitarau propioak egongo dira auzoetan.
o 11.00: Chile Despertók antolatutako Bortxatzailea zu zara! performancea Alderdi
Ederren.
o 11:00 Portaletasen, Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbitzaileen mosaikoa. Soldata
arrakalarik ez!
o 12:00 Martxa Alderdi Ederren.
o 14:30 Herri bazkaria Bulebarrean.
o 16:30 Bingo feminista.
o 18:00 Manifestazio nagusi eta zentralizatua Bulebarretik.
____________________

Aquí está el 8 de marzo, y el movimiento feminista se ha organizado para dar continuidad a las huelgas feministas de 2018 y 2019. En el 2020 no vamos a hacer huelga en Euskal Herria, pero vamos a volver a llenar las calles, y vamos a decir bien alto que este modelo de sociedad es invivible para la mayoría de personas, sobre todo para las mujeres* y las disidentes de género. 

La lucha feminista es necesaria todavía, y por eso también nos unimos a la huelga general del 30 de enero, por unas pensiones, unos salarios y una vida digna. Este 8 de marzo lleva en la mochila las anteriores huelgas feministas, y estas propiciaron la implicación de miles de mujeres. Nos han servido para ampliar y redefinir el propio concepto de huelga, y para poner sobre la mesa los trabajos de cuidados remunerados y no remunerados. La huelga feminista es un medio para la organización de las mujeres, para la denuncia y la reivindicación de otro modelo social y productivo, y seguimos en ese empeño transformador. Po eso, este año queremos insistir en la necesidad de la auto-organización de las mujeres* en el feminismo, y por eso hacemos un llamamiento a unirse a la lucha feminista.

Nosotras no queremos igualdad formal, y este 8 de marzo vamos a llevar a las calles las reivindicaciones de un feminismo radical, las consignas de los feminismos que luchan a favor de las vidas dignas: feminismo anticapitalista, feminismo antifascista, feminismo anticolonialista, feminismo anticapacitista, y los feminismos que están en contra de todos los sistemas que nos oprimen. Actuamos localmente, pero con la perspectiva global que nos proporciona estar conectadas con nuestras hermanas feministas en todo el planeta, haciendo frente a la ofensiva del neoliberalismo. Repetimos: nos van a tener en frente, ¡no pasarán!

También vamos a poner en el punto de mira purple washing que llevan a cabo las instituciones: no queremos palabras bonitas, queremos medidas, recursos y políticas feministas reales.

Por todas esas razones vamos a sacar todas las reivindicaciones a la calle el próximo fin de semana: El movimiento feminista de Donostia va a establecer un Punto feminista en el Boulevard, para enseñar nuestra fuerza y hacer oír nuestras voces. Vamos a ocupar las calles, y queremos invitar a todas las mujeres*, bolleras y trans de todas las edades a venir al Boulevard, y a participar en las movilizaciones, acciones y actividades organizadas. ¡Juntas somos más fuertes!

Vamos a llenar el punto feminista de reivindicaciones y contenidos feministas, y para ello, hemos organizado numerosas actividades para el 7 y el 8 de marzo. Las feministas de los barrios también están organizadas, y están fuertes: además de unirse a las movilizaciones de la ciudad, las asambleas de los barrios han preparado programas propios (adjuntos en el e-mail).

7 DE MARZO, SÁBADO
o 11:30 Marcha sobre ruedas desde la cárcel de Martutene: ¡Solidaridad con nuestras
hermanas secuestradas en las cárceles!
o 14:00 Comida de tupper en el Boulevard.
o 16: 30-19: 30 Charlas y talleres
 16: 30-18: 00 Charla: Luchas feministas en Chile y México. (Compañeras chilenas y
mexicanas).
 18: 00-19: 30 Charla: Agresiones dentro de los movimientos populares (Bilgune
Feminista)
 18:00 Taller de carteles.
o 19:30 Trikipoteo.
o A la noche: cena auto gestionada en el Punto feminista.
8 DE MARZO, DOMINGO
o 9:30 Desayuno popular en el Punto feminista.
o A lo largo de la mañana habrá programas propios en los barrios.
o 11.00 performance El violador eres tú organizada por Chile Despertó en Alderdi Eder.
o 11:00 Mosaico de las limpiadoras de edificios y locales de Gipuzkoa en Portaletas. ¡No
a la brecha salarial!
o 12:00 Movilización en Alderdi Eder.
o 14:30 Comida popular en el Punto feminista.
o 16:30 Bingo feminista.
o 18:00 Manifestación unitaria desde el Boulevard.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fQ9T

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal