lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 25/07/2026

Donostiako Kaiko Karmenetako jazarpen poliziala salatzeko elkarretaratzea egin dute

Nagore Garmendia
Jai batzordeak azaldu zuenez, Ertzaintza modu oldarkor eta erasokorrean sartu zen jai gunera igandean, handik kanpo izandako istilu batzuen testuinguruan.

Donostiako kaiko Karmengo jaien azken egunean, igande gauean, “jazarpen poliziala” pairatu zutela salatzeko elkartu dira kaian, gaur goizean. Izan ere, jai batzordeak azaldu zuenez, Ertzaintza modu oldarkor eta erasokorrean sartu zen jai gunera igandean, handik kanpo izandako istilu batzuen testuinguruan.

Jai batzordeak azaldu zuenez, hainbat kide eta auzotar egoera baretzen saiatu ziren; beren burua identifikatu, eta ertzainei herritarrak jotzeari uzteko eta gunetik ateratzeko eskatu zieten. Batzordearen hitzetan, ordea, agenteek “kolpeka, mehatxuka eta oso modu oldarkorrean” erantzun zuten.

Istiluen ondorioz, lau kide urgentziaz artatu behar izan zituzten jasotako kolpeengatik, eta beste hainbestek ere kolpe handiak jasan zituzten. Horrez gain, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu eta beste hainbat identifikatu zituen. Era berean, salatu zuten gertaeren unean jai gunean adingabeak zeudela, eta agenteek gurasoei deitzeko eskubidea ukatu zietela.

Hala, jai batzordeak, haserre, gogorarazi zuen etengabe saiatzen direla jai gunea espazio “seguru, aske eta osasuntsua” izan dadin, baina igandean Ertzaintzak hori guztia hankaz gora jarri zuela “bortxaz eta indarkeriaz”. Gauzak horrela, argi utzi dute, aurrerantzean ere, jaiak antolatzen eta gune seguruen alde lanean jarraituko dutela.

https://irutxulo.hitza.eus/2026/07/25/kaiko-karmenetako-jazarpen-poliziala-salatzeko-elkarretaratzea-egin-dute/

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal