lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/01/2024

Donostian eta Zarautzen salgai dauden etxebizitzak historiako gehieneko preziora iritsi dira

La Haine - Euskal Herria
Donostiaren kasuan, metro karratuaren batez besteko prezioa %47 igo da eta Zarautzeko kasuan %25,5 azken bederatzi urteetan.

Fotocasa Higiezinen Indizeak egindako ‘Etxebizitza salgai 2023an’ txostena publiko egin du duela gutxi. Datu hauen arabera Donostia eta Zarautz metro karratuko 6.000 euroko muga gainditu dute bigarren eskuko etxebizitzak, historiako gehieneko preziora iritsiz. Donostian metro karratua 6.120 eurora igo da eta Zarautzen, 6.029 eurora. Oso prezio altua da kontuan hartuta Espainiar Estatuko bigarren eskuko etxebizitzaren batez besteko prezioa 2.203 euro/ m2 dela.

Bigarren eskuko etxebitza hauen garestitzea batez ere azken 10 urtetan izan du gorakada. Donostiaren kasuan, 2014an batez besteko prezioa 4.161 euro/m² izan zen, eta 2023an 6.120 euro/m² da. Beraz, prezioa %47 igo da. Zarauzko udalerrian %25,5 garestitu da azken bederatzi urteetan. Honek suposatzen du Espainiar Estatuko bigarren eta hirugarren udalerri garestienak izatea bi hauek.

Era berean, kolektibo askoren emantzipazioa gero eta zailagoa da; izan ere, hiri honetan alokairuan dauden etxebizitzen metro koadroa, 2023ko abenduan, 16,8 eurokoa da, Idealista atariak argitaratuta dituen datuen arabera.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal