lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/09/2023

Duela 34 urte Jon Oiarbide eta Manu Urionabarrenetxea eusko gudariak erail zituen Guardia zibilak

La Haine - Euskal Herria
Oiartzunen segada bat antolatu zuten indar errepresiboek eta tiroz hil zituzten ETA-ko bi militanteak.

1989ko irailaren 16an ETA-ko bi militante erail zituen Guardia Zibilak eta hiru Guardia Zibil zauritu ziren A-8 autobideko Irungo ordainlekuan. Gertakariaren lehen bertsioen arabera, Guardia Zibileko hogei bat kidek, kalez jantzita, kamioi bat ordainlekuan blokeatu zuten, honen atzekaldean lau militante zebiltzanean eta hor hasi ziren tiroak.

Jon Oiarbide kamiotik jaitsi baino lehen erail zuten tiroz Guardia Zibilak eta Manu Urionabarrenetxea granada baten leherketaz galdu zuen bizitza. Beste bi militanteak eta garraiolaria atxilotuta bukatu zuten. Hurrengo egunean enfrentamenduak egon ziren Oreretan eta Hernanin hilketa hauek salatzeko protesta egin zuten jendearen eta indar errepresiboen artean.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal