lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/10/2023

Duela hamabi urte borroka armatua amaitu zen arren Euskal Herrian okupazio militarra darrai

La Haine - Euskal Herria
Indar errepresiboek 18.449 agentekin kontatzen dute Hego Euskal Herrian, hau da, 6,9 agente mila biztanleko, Europako bigarren lurraldea polizia tasa haundienarekin izatea suposatzen duena.

ETAren amaieratik hamabi urte baino gehiago igaro direnean, Euskal Herria da Europar Batasunean poliziarik gehien duen tokietako bat da, bakarrik Chipre gainditzen duena. Izan ere, 2011tik aurrera lurralde horretan Guardia Zibilaren eta Polizia espainolaren kide-kopuruaren beherakada heman den arren ertzainen gorakada frenetikoaren izan da, Eusko Jaurlaritzaren politika defendatzen eta sustatzen duen bezala. Zifrak adierazgarriak dira. Azken datuen arabera, Hego Euskal Herrian 18.449 agente armatu daude guztira (Guardia Zibila, Polizia Espainola, Ertzaintza, Polizia Forala eta Udaltzaingoa batuta), hau da, 6,9 agente mila biztanleko. Kopuru horrek adierazten du Estatu Espainarreko komunitate autonomo militarizatuenak direla EAE eta Nafarroa izan ere estatu espainolaren agente media mila biztanleko 5,3 da Eurostat-en datuen arabera. Ertzaintza da EAE-en presentzia handiena duen polizia-kidegoa. Gaur egun, indar errepresibo hauek 7.800 agente ditu, eta kopuru horrek gora egiten jarraituko du Gasteizko Gobernuak babestutako sustapenaren ondorioz. Nafarroan aldiz Guardia Zibila da agente gehien dituztenak 1800 kide inguru 52 kuarteletan daudenak banatutak 1650-era jaitsiko dena trafikoko kideak joan eta gero, polizia foralak 1200 kide inguru dauzka eta 7 komisariekin kontatzen dute eta polizia espainolak 650 kide inguru ditu 2 komisarietan daudenak. Bestalde euskaldunok pairatzen duten salbuespen politiken beste adierazle bat kontrol antiterroristak dira. Nahiz eta espainako gobernuak ez du kontolen datuak hematen 2016-tik, 1754 izan zirela, oraindik ere hematen dira kontrol hauek. Modu berean beste gauza bat mantentzen dena borroka armatua bukatu zenetik da indar errepresiboak kobratzen duten plusak, Guardia Zibilak eta Polizia Espainolak konkretuki. Plus hau “arriskutasunarengatik” da eta Hego Euskal Herriko indar okupatzaileak jasotzen dute hilero, 4 miloi euroko gastua suposatzen diona espainako gobernuari, hau da 652 euro polizia kide bakoitzarentzat

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal