lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/03/2024

E28 Bizkaiko Koordinadorak eraso lgtbifobo bat eman zela Bilbon salatu du

La Haine - Euskal Herria
Erasotutako pertsona sudurrean fisura bat eta ezpainean zauriak ditu jasotako ukabilen ondorioz.

Atzo E28 Bizkaiko Koordinadorak jakinarazi zuenez, Bilbon, 2024ko Otsailak 24aren goizeko 2:30ak aldera, Samantha Hudsonen kontzertu batetik etxera abiatu ziren bost lagun eta Boluetako metro geltoki inguruan, nerabe talde batek zigarro bat eskatu zuela eta, taldeko bat hurbildu zitzaien halako bat eskainiz. Beste lau lagunek aurrera jarraitzen zuten bitartean, nerabeetako batek zigarroa eskaini zionari listuka hasi zitzaion “puta asquerosa” esanez, gero ukabilkadekin hasteko. Taldean 5-7 gazte inguru ziren eta, bere burua defenditzen saiatu zen arren, hiru ukabilkada (gutxienez) jaso zituen, nerabe ezberdinen partetik, buruan eta aurpegian. Lagun taldea korrika hurbildu zen laguna babestu eta gertatutakoaz jakiteko, baina “maricones” amorruz xuxurlatzen edo “me da igual si sois chicos o chicas” esaten zutela, ukabilkadez jarraitzea izan zen nerabeen erantzuna. Larrialdi deia azkar egin zen eta lehenbiziko polizia hurbildu zen eta handik gutxira, anbulantzia.

Ertzaintzaren asistentzia psikologiko eskasa eta profesionaltasun falta salatu du Koordinadorak, izan ere, beraien lanarekiko errespetu falta aurpegiratu zieten odoljarioarentzako mukizapiak eskatu zutenean, eta gero modu txarrez gainera bota zizkiotela adierazi dute.

Bukatzeko dagokien espazioa aldarrikatu du E28 Bizkaiko Koordinadorak , horretan jarraituko dutela adieraziz, Aurpegia pinkwashingaren bidez garbitzen duten erakunde sozial eta politiko neoliberalen gorrotoa eta pasibotasunaren aurrean, talde-antolaketaren, autodefentsaren, aliantzen eta laguntza-sareen alde eginez.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal