lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 31/10/2024

Egiako afariak debekatzea lortu ostean, beste afari solidarioen aurrean mobilizatuko dira faxistak

Irutxuloko Hitza
Hainbat eragile antifaxista eskuin muturrak antolatutako elkarretaratzeari aurre egiteko mobilizazioa antolatu dute Donostian.

Bi aste daramatza 'Lo que no te cuentan de Donostitaldeak Egian mobilizazioak antolatzen, bi elkarretaratzeetan, 150 lagun bilduz, gutxi gorabehera. Lehenengo elkarretaratzean, Egiako Kaleko Afari Solidarioen ordu eta leku berean zenez, hainbat istilu izan ziren ekintzaile antirrazistekin —afarien ordua aldatu zuten arren, eta KASek kontramanifestaziorik antolatu ez zuen arren—. Istilu horietan parte hartu zuten Alderdi Popularreko hiru zinegotziek, eta, besteak beste, Vanesa Velezek hainbat irain bota zizkien bertan zeuden ekintzaileei. 

Aste honetan, jada afari solidarioak debekatuta, eta elkarretaratzeko baimenarekin, ez da inolako istilurik izan. Deitzaileen arabera, ez da afari solidarioen kontrako mobilizazio bat, segurtasunaren aldekoa, baizik. Ordea, datozen asteetan egin dituzten deialdiek bat egiten dute afarien banaketa puntuekin: Amara Berrikoarekin azaroaren 11n, eta Parte Zaharrekoarekin azaroaren 18an.

Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal