Ehundaka pertsona bildu dira Palestinako herriari elkartasuna erakusteko Hego Euskal Herrian


BDZ plataformak deituta aste honetan ehundaka pertsona mobilizatu dira Bilbon, Gasteiz, Donostian eta Iruñean. "75 urte baino gehiago daramatza Israelgo Estatuak Palestinako herriaren kontrako kolonialismo, apartheid eta garbiketa etniko politikak ezartzen" gogorarazi dute, eta mendebaldeko estatuen konplizitatea salatu.
(Donostiko mobilizazioa, Herri ekimenaren irudia)
Segidan Europako, Espainiar Estatuko eta Euskal Herriko empresa eta erakundeen konplizitatea salatu dute Palestinaren kontrako genozidio sionistarekin: "CAF, SOSA, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako startsup-en azeleradorea, euskal erakundeen dituzten enpresen arteko harremanak..."
(Iruñeako konzentrazioa)
Era berean jarrera onargarri bakarra herri palestinarrari erabateko eta baldintza gabeko babesa ematea dela aldarrikatu dute ehundaka lagunek, "Palestinarrentzat existitzea erresistitzea dela eta erresistentzia ere eskubidea dela".
(Gasteizko irudiak,Hala Bedi ateratako argazkia)
Palestinar herriaren erresistentziaren eta askatasunaren aldeko oihuak bota dituzte elkarretaratzean, Israeli boikota aldarrikatu dute beste behin ere eta hurrengo mobilizazio deialdietara adi egoteko deia egin dute. Honen harira manifestazioa deialdia egin du BDZ plataformak Iruñean izango dueña lekuko larunbat honetan 11,30etan hasiko dena baluarte plazatik.