lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/09/2024

Ehundaka pertsona manifestatu dira amnistiaren alde Donostiako Estropadetan

La Haine - Euskal Herria
ASKE-k aldarrikatu duenez “asko dago borrokatzeko. Koska ez baitatza preso politikoen kaleratzera mugatzean, preso politiko gehiago ez egoteko baldintzak sortzean baizik”

Igandean, ehundaka pertsonek hartu zituzten Donostiako kaleak ASKE antolakundeak egindako deialdiari jarraituz. Manifestazioa goizeko 13:00etan hasi zen. Donostiako Bulebarretik abiatu ziren ehundaka lagun “Presoak kalera, Amnistia osoa” jartzen zuen pankarta baten atzetik. Ibilbidean zehar, “bakerik ez, amnistiarik gabe”, “independentzia, sozialismoa” eta “presoak kalera, amnistia osoa” oihukatu zuten beste lelo batzuen artean, alde zaharreko Trinitate plazara iritsi ziren arte.

Trinitate plazan, bertso baten ondoren, agiria irakurri zuten. Honetan, estatuek “bakeaz mintzo direla” salatu zuten, “Euskal Herri Langilearen aurkako gerra burutzen duten bitartean”. Horrenbestez, “esplotazioa eta azpirazioa normaldu eta honen aurkako borroka arrotz” bilakatu dutela eta “eurak baitirela egiaren jabe eta epaile, eztabaida ez delarik aukera bat” azpimarratu zuten. Segidan, zapalduek egia zein den argi daukatela argi utzi zuten.“Euskal Herrian urte askotan zehar ehunka izan dira askatasunaren aldeko borrokan espetxeratuak izan diren militante politikoak. Urte luzez hainbat kilometrotara sakabanatuta mantendu eta gero, egun oraindik ere hainbat dira etsaiaren atzaparretan bahituta jarraitzen duten borrokalariak. Euskal Herrian egonda ere, urrun geratzen da euren askatasuna. Ez gaitezen tronpatu. Ez daitezela gutaz trufatu. Espetxeak estatuok militanteen kontra baliatzen dituzten zigor tresnak dira. Eta euren izaera ukatu eta borrokaren zilegitasuna kriminalizatzen duten arren, espainiar zein frantziar estatuetan Euskal Herri Langilearen askapenaren alde buru-belarri aritzeagatik preso politikoak egon badaude.” Egoera honen aurrean “isilik eta otzan, elkartasuna baztertuta, indibidualismoa eta berekoikeria irentsita nahi gaituzten bitartean, antolatzea eta erantzuna ematea dagokigula” adierazi zuen antolakunde antirrepresiboak. Izan ere, “asko dago borrokatzeko. Koska ez baitatza preso politikoen kaleratzera mugatzean, preso politiko gehiago ez egoteko baldintzak sortzean baizik. Eta hori lortzeko, amnistia halabeharrezko jomuga eta da Euskal Herri Langilearentzat”.

Sei euskal preso politikok espetxeetatik bidalitako idatzia

Euskal Herriko kirol hitzordurik garrantzitsuenetarikoa den Kontxako Banderaren hariz batu gara Donostian amnistia osoa aldarrikatzera.

Hein handi batean Euskal Herri Langilearen ikur izan dugu arrauna, herri izaera eta itsasoko langintza uztartzen dituelarik. Kirolaren esparru gehienetan ordea euskal herritartasuna kinka larrianaurkitzen da azkenaldian, bi estatu zapaltzaileen ikurrek gainezka egin baitute kaleetan, sareetan nahiz euskal komunikabideetan. Eragile politiko ustez abertzaleen utzikeria edota laguntzaezinbestekoa izan dira gure etsaien ordezkaritzen nahiz ikurren hedapen eta normalizazioan.

Hortzak estutu beharrean gara, Euskal Herri Langile askera bidean gure nazio izatearen defentsan, estatu zapaltzaileen aurrean planto egiteko behingoz. Zentzu horretan eredugarri izan da Euskal Herriko hainbat pilotarik munduko txapelketan Frantzia eta Espainiaren ordezkari jarduteari ukoegin izana. Etsaiek inposaturikoa onartzeko joeran ohikotzen ari diren garaiotan ukazioa,desobedientzia eta intsumisioa nahitaezko abiapuntu ditugu Euskal Herriaren independentzia etasozialismoa eraikitzerakoan.

Estatu zapaltzaile kapitalisten markoan baina gure herriak ez du etorkizunik izanen eta alferrik ariko gara agintari eta epaile inposatzaileei erreguka. APUR DITZAGUN KATEAK BEHINGOZ.

Euskal Herri Langileak amnistia aldarrikatzean afera horri ere heltzen dio, herri eta klase gisa eskubide politiko guztien berreskuratzea baitu aldarri, indar okupatzaileek ospa egin dezaten nahiz euskal preso eta iheslari oro aska gaitzaten bezalaxe. Hargatik da lema “amnistia osoa”.

Gatibuoi dagokigunean azken hamarkada luzean Euskal Preso Politikoon izatea ezkutatzera jo da, gure politikotasuna ukarazi asmoz eta amnsitiaren aldarria kriminalizatuz. Arrazoi politikoengatik murgildu ginen askapen borrokan, arrazoi politikoengatik sartu gintuzten preso, eta arrazoi politikoengatik darraigu borrokan espetxe sistemari uko eginez. Euskal Preso Politikoak gara, eta izango, bahiturik gauzkaten artean, eta amnistia osoa dugu aldarri eta helburu gure eguneroko borrokan.

Gaurkoan ere, idatzi hau sinatzen dugun Euskal Preso Politikook, zuekin batera egin nahi dugu deiadar amnistiaren alde. Barrutik zein kanpotik darraigun arraunean Euskal Herri Langilearen askatasunerantz.


JO TA KE AMNISTIA ETA ASKATASUNA GEURE EGIN ARTE!!


• FERNANDO GARCIA JODRA
• GARIKOITZ GOIKOETXEA ETXEBERRIA
• JESUS MARI ETXEBERRI GARAIKOETXEA
• MIKEL SAN SEBASTIAN GAZTELUMENDI
• ORKATZ GALLASTEGI SODUPE
• ANDONI GOIKOETXEA GABILONDO

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal