lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 21/05/2026

Eibarko Gaztetxea hustu dute

eta kitto!
Gaztetxetik diote ez dutela inolako abisurik jaso. Gainera, gaztetxearen inguruan zeuden lau lagun identifikatu ditu poliziak, eta horietako bati isuna jarri diote.

Eibarko epaitegiak eraikinaren hustuketa agindua eman duela esanez, gaur goizeko 11:00ak aldera Ertzaintzaren hainbat patruila Iparragirre kalera joan dira, Eibarko Gaztetxia hustutzeko agindua betearaztera. Horren berri izan bezain laster, Gaztetxeko asanbladako kideak eta beste hainbat lagun bertaratu dira, azalpen eske, baina ez dute lortu inork ezer argitzea. Hogei bat ertzainek gaztetxea inguratu dute, eta ez diote inori lagatzen bertatik pasatzen, ezta inguruko bizilagunei ere. Operatiboaren arduradun batekin berbetan aritu ostean, lau laguni barrura sartzeko baimena eman diete, barrutik gauzak (musika ekipoak, edariak…) atera ahal izateko. Bitartean, bi sarreretako bat adreiluz ixten dihardute.

Eibarko Gaztetxiaren izenean, abokatu bezala identifikatu den pertsona batek epaitegitik datorren kaleratze agindua erakusteko eskatu du, baina behin eta berriz ukatu egin diote, eta ez diote ezer erakutsi. Abokatuak esan digunez, “epaitegiaren auto zenbakia, hau da, prozedura judizialaren zenbakia lortu dugu, gerora norbait epaitegira bertaratu ahal izateko, prozedura osoa nola izan den ikusteko. Epaitegiko langileak esan digunez, berez abisuak egon dira, baina ez dakigu zenbat, ez dakigu noiz… Eta gaztetxetik diote inork ez dituela abisu horiek hartu”.

Goizean, gainera, gaztetxearen inguruan zeuden lau lagun identifikatu ditu poliziak, eta horietako bati isuna jarri diote,Berriak jakinarazi duenez.

Gauzak horrela, oraingoz ez dago informazio gehiago Gaztetxearen hustuketa dela eta, gaur arratsalderako kontzentrazioa deitu dute, 19:00etan Untzagan.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal