Ekainaren 20an Alami eta bere familia etxegabetu nahi dituzte San Frantzisko auzoan!
Ekainaren 20an Alami eta bere familia etxegabetu nahi dituzte San Frantzisko auzoan!
Zein da egoera?
Alami, emaztea eta haien hiru alabak (adingabeak hirurak) bost urte daramatzate San Frantzisko auzoan bizitzen, Blackstone funts putrearen jabetza den etxe batean.
Une honetan, Blackstonek etxetik bota nahi ditu, inolako alternatibarik gabe kalean utzita, Bloke bereko gainerako etxeak dagoeneko hustu ditu Blackstonek, ate anti-okupak eta alarma sistemak instalatuz, hortaz, Alamirena da blokean bizi den azken familia.
Zein da erakundeen jarrera?
Bilboko Udalak ateak parez-pare zabaldu dizkio Blackstoni, subjektu horren berme bihurtuz. azken hilabetetan Sindikatuarekin izan dituen harremanetan familiarentzako alternatiba bermatzeko borondatea dutela errepikatu dute behin eta berriro hala ere, etxegabetze datareko zortzi egun falta diren honetan EZ DUGU ALTERNATIBA horren berri!
Zer da sindikstutik exigitzen duguna?
BLACKSTONI etxegabetzea berehala gelditzea.
BILBOKO UDALARI, etxegabetzearen arduradun politikoa, familiarentzat alternatiba duin bat bermatzea!
Batu deialdietara! #AlamiAuzoan