lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK2o

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

09/03/2018 :: Nacionales E.Herria

El último asesinato de un estado terrorista

x Herritar Batasuna
Como dijimos ante la muerte de Kepa del Hoyo, Xabier Rey no ha muerto en la cárcel, la cárcel lo ha matado.

[Euskara]

 

ESTATU TERRORISTA BATEN AZKEN HILKETA

ESTATU TERRORISTA BATEN AZKEN HILKETA

HERRITAR BATASUNAk fermu, gogor eta erabat gaitzesten du oligarkia neofrankistaren terrorismoaren tresna armatua den Monarkia Espainolistaren estatuak egindako azken krimena: Xabier Rey Urmeneta euskal gudariaren asasinatzea, Puerto III exterminio espetxean burutua. Euskal Herri Langileak ez du barkatuko!

Kepa del Hoyoren heriotzaren aurrean esan genuen bezala, Xabier Rey ez da espetxean hil, espetxeak hil egin du. 78ko monarkiaren estrategia errepresiboaren baitan kokatzen dugu hilketa hau. Estrategia honek bataila bat irabazi dio Euskal Herri Langileari, bere borrokak, antolakundeak eta klase kontzientzia nazionala larriki ahulduz. Gainontzeko guztia, ideologia alienatzailea eta gure etsaien gezurrak dira.

Presondegiek hil egiten dute, torturatzeko tresnak direlako, izua eta terrorea hedatzeko lanabesak direlako, sistema espainolista, kapitalista eta patriarkal honen aurka matxinatzen garen zapaldu guztion kontrako gerra armak direlako. Kartzelak burgesiaren makina hiltzaileak dira. Edonon. Euskal Herrian ere. PP eta PSOE alderdi hiltzaileak dira eta PNV beren morroi eta laguntzailea.

Klase borrokak markatzen du etengabe Euskal Herri Langilearen aurka erabiltzen den errepresio mugagabea. Horregatik, norbaitek uste badu 1978ko Monarkiaren oligarkia neofrankistak preso politikoak askatuko dituela, edota beren bizi baldintzak leunduko dituela, edozein amore emate, atzera jotze, damutze edo traizioren truke, gezurretan ari da. Burgesiak badaki oso ongi klase borroka zer den, eta bere etsaiak nor diren. Eta ez du huts egiten bere aurkako erresistentzia oro suntsitzen eta exterminatzen.

Euskal presoak eta gainontzeko preso politikoak askatzeko bide bakarra AMNISTIA OSOA da, eta hori bakar-bakarrik lortuko dugu Monarkia neofrankista irauliz, haustura demokratiko-iraultzaile baten bidez. 1978ko Konstituzioaren baitan ez dago inolako irtenbiderik, ez Euskal Herri Langilearentzat, ezta Estatu espainoleko gainontzeko Herri Langileentzat ere, eta are gutxiago preso politikoentzat. Egia latza eta garratza da hau. Bainan hobe da egia iraultzaile bat, erreformisten gezur guztiak baino. “Elkarbizitzaren esparrua lehia politikotik kanpo utzi behar da” esan du berriki politiko profesional erreformista gezurtero ziniko batek. “Elkarbizitza”? Nor norekin? Zapalduok zapaltzaileekin? Konkistatuok konkistatzaileekin? Langileok burgesekin? Emakumeok torturatzaile matxista patriarkalekin? Zapalkuntza onartzea da irtenbidea?

 HERRITAR BATASUNAk bat egiten du gaur Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak Bilbon deitu duen manifestazioarekin, eta dei egiten du mobilizazio guzti-guztietan AMNISTIA OSOAren aldeko aldarriak zabaldu eta indartzeko. Irtenbide bakarra, antolakuntza eta borroka da, Euskal Iraultzaren bidean, Nafarroako Euskal Errepublika Ekosozialista, Feminista, Konfederal eta Euskaldunaren alde. Agur eta ohore, Xabier! Omenaldirik hoberena, garaipena!

IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!!!

________________

[Castellano]

EL ÚLTIMO ASESINATO DE UN ESTADO TERRORISTA

HERRITAR BATASUNA condena firme, dura y totalmente el último crimen perpetrado por el instrumento armado del terrorismo de la oligarquía neofranquista que es el estado de la Monarquía Españolista: el asesinato del gudari vasco Xabier Rey en la cárcel de exterminio de Puerto III. El Pueblo Trabajador Vasco no perdonará!

Como dijimos ante la muerte de Kepa del Hoyo, Xabier Rey no ha muerto en la cárcel, la cárcel lo ha matado. Situamos este asesinato en el marco de la estrategia represiva de la Monarquía del 78. Esta estrategia le ha ganado una batalla al Pueblo Trabajador Vasco, debilitando gravemente sus luchas, organizaciones y su conciencia nacional de clase. Todo lo demás es ideología alienante. Mentiras de nuestros enemigos.

Las cárceles matan, porque son instrumentos de tortura, porque son herramientas para extender el pánico y el terror, porque son armas de guerra contra todas las oprimidas que nos rebelamos contra este sistema españolista, capitalista y patriarcal. Las cárceles son máquinas asesinas de la burguesía. En todos los sitios. También en Euskal Herria. El PP y el PSOE son partidos asesinos y el PNV es su siervo y colaborador.

La lucha de clases marca constantemente la ilimitada represión que se utiliza contra el Pueblo Trabajador Vasco. Por eso, si alguien cree que la oligarquía neofranquista de la Monarquía del 1978 liberará a l@s pres@s polític@s, o que mejorará sus condiciones de vida a cambio de cualquier concesión, retroceso, arrepentimiento o traición, está mintiendo. La burguesía sabe muy bien lo que es la lucha de clases, y quienes son sus enemigos. Y jamás falla destruyendo y exterminando toda resistencia en su contra.

El único camino para liberar a las pres@s polític@s vasc@s y al resto de pres@s polític@s es la AMNISTIA TOTAL, y eso sólo lo conseguiremos derrocando la Monarquía neofranquista, por medio de una ruptura democrático-revolucionaria. En el marco de la Constitución del 78 no hay ninguna salida para el Pueblo Trabajador Vasco, ni para el resto de pueblos Trabajadores del estado, y mucho menos aún para los pres@s polític@s. Esta es una verdad dura y amarga. Mejor una verdad revolucionaria que todas las mentiras de los reformistas. “El ámbito de la convivencia se debe dejar fuera del enfrentamiento político” ha dicho recientemente un político profesional reformista, mentiroso y cínico. ¿“Convivencia”? ¿Quién con quién? ¿Las oprimidas con los opresores? ¿Las conquistadas con los conquistadores? ¿Las trabajadoras con los burgueses? ¿Las mujeres con los torturadores machistas patriarcales? ¿La solución es aceptar la opresión?

HERRITAR BATASUNA hace un llamamiento a participar en la manifestación que ha convocado para hoy en Bilbo el Movimiento pro Amnistía, y a fortalecer y extender la consigna de AMNISTIA OSOA en todas las movilizaciones que se convoquen. La única solución es la organización y la lucha, en el camino de la Revolución Vasca, a favor de la República Vasca de Nabarra, Ecosocialista, Femninista, Confederal y Euskaldun. Agur eta ohore, Xabier! Omenaldirik hoberena, garaipena!

IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!!!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK2o

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal