lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/06/2024

Emakume bat desagerturik da Urruñan

Julen Ugartemendia Carcedo
Dirudienez hilketa matxista izan da, izan ere, senarraren parte-hartzea froga dezaketen zantzu serio eta sendoak daude.

Laure Zacchello 43 urteko emakume urruñarra ekainaren 21eko goizean ikusi zuten azken aldiz eta Jendarmeriak lekukoen laguntza eskatu du aurkitzeko. Fiskaltzak ikerketa abiatu du hilketagatik eta senarra behin-behinean atxilotu du. Sud Ouest egunkariak jaso duenez, asteburuan gizonari galdeketa egin zioten eta honen inplikazioa ekar dezaketen “zantzu serioak eta sendoak” daudela esan dute. Beste hipotesiak ez dira baztertzen.

Emakumeak 43 urte ditu, 1,65 metroko garaiera, gorpuzkera mehea, begi marroiak eta ile erdi luze beltza. Frantziako Polizia informazioa biltzen ari da kartel horretan agertzen den Suzuki Samuraï markako 4x4 ibilgailuaz. Kolore gorri bizikoa da, marra urdinak ditu alboetan eta GC-494-PR matrikula du.

Gaur, ekainaren 28an, elkarretaratzea deitu du Ipar Euskal Herriko Mugimendu Feministak Urruñan, arratsaldeko 18:30etan.

Feminizidioa baieztatzen bada, urteko bigarrena izango da Euskal Herrian, baita Lapurdin bertan ere, Berriak egiten duen hilketa matxisten mapan baiezta daitekeenez. Apirilean Donibane Lohizunen gizon batek bikotekidea hil zuen "modu basatian", Jerome Bourrier prokuradoreak definitu zuenez.

Emakume bat desagerturik da Urruñan eta hilketa matxistagatik ikerketa ireki dute (argia.eus)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal