lahaine.org
Nafarroa :: 21/02/2024

Emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala %27koa da Nafarroan

La Haine - Euskal Herria
Emakumeek 6.834 euro gutxiago kobratzen dute mediaz gizonek baino.

Nafarroako emakumeek gizonek baino soldata txikiagoa dute: %27 gutxiago kobratzen dute. Comisiones Obreras sindikatuak egindako txostenaren emaitza da hori. Eta ez hori bakarrik, datu hamar emakumetik zazpik jardunaldia murriztu egiten dute etxeko lanak edo zaintza lanak egin ahal izateko. Eta lanik gabe daudenen artean, hamarretik bederatzi etxeko lan zein zaintzan aritzeagatik daude langabezian.

Saoldata eta baldintza kaxkarragoak izatearen arrazoiak asko dira. Batetik, zerbitzuetan emakume gehiago ari da lanean, industrian gehiago dira gizonak eta soldata desberdintasuna agerikoa da bi horien artean; bestetik, lan baldintza okerragoak dituzte emakumeek eta gehiagotan eteten dute lanaldia: bereziki zaintza lanetarako. azaldu du Vidalek. Era berean, txostenaren arabera jardunaldi murriztua eskatzen duten gehienak ere emakumeak dira: hamarretik zazpi. Horrek guztiak, pentsioetan ere eragina du, izan ere, %36 txikiagoa da emakume pentsionisten zenbatekoa, 613 euro gutxiago zehazki.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal