lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/06/2023

Epaiketa egiten ari dira Larrabasterrako Karmengo elizaren okupazioa dela eta

Nahia Martinez Gondra, Hiruka
Aurreko barikuan, ekainaren 9an, hainbat gazte Sopelako Loiola Ander Deuna kalean dagoen Karmengo elizan sartu ziren, aspalditik hutsik zegoen eraikinean gune autogestionatu bat sortzeko asmoagaz

 Gaur, ekainak 12, eliza okupatu duten gazteak epaitzen ari dira; zehazki 09:30ean hasi da. Hurrengo orduetan, hartutako erabakiaren berri jakingo dugu.

Eliza okupatu duten gazteek adierazi dutenez, euren helburua da "Uribe Kostako errealitate desberdinei erantzuna eman diezaioketen gunea sortzea". Horregatik, zapatu goizean, ekainaren 10ean, gosari herrikoia egin zuten eta babesa eskatu zieten herritarrei.

Halaber, Sopelako gobernu-taldeak (EAJ-PSE) tenplua Gotzaindegiari erosteko asmoa adierazi zuen; izan ere, Josu Landaluze alkateak bertan Bilbao Rock moduko zerbait egiteko asmoa zuela iragarri zuen. Aldiz, Udaleko oposizioko taldeek eraikina bereganatzeak suposatuko lukeen gastu handiagaz desadostasuna adierazi zuten, hori erosteaz gain kanpotik zein barrutik berritu beharko litzatekeelako.

https://hiruka.eus/sopela/1686556645811-epaiketa-ari-dira-egiten-larrabasterrako-karmengo-elizaren-okupazioa-dela-eta

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal